kazeta

Baldintzapeko askatasuna ukatu diote Lorentxa Beyrieri

Baldintzapeko askatasuna lortzeko "bere militantziari uko egitea" galdegiten diotela dio Lorentxa Beyrieren abokatuak.

Pariseko dei auzitegiko zigorren aplikazio ganbarak baldintzapeko askatasuna ukatu dio Lorentxa Beyrie kanboarrari, irailaren 2an. Helegitea eginen duela erran du bere abokatuak.

"Nahiz eta proiektu ona aurkeztu duen, nahiz eta legez baldintzak betetzen dituen", baldintzapeko askatasuna errefuxatu diotela oharrarazi du Maritxu Paulus Basurco abokatuak. "Legeak aureikusten ez duen baldintza bat gehitzen diote, hau da, bere militantziari uko egitea", erantsi du.

Lorentxa Beyrieren bigarren eskaera da oraingoa. 2013an egin zuen lehena. ETArekin lotuak diren gertakari batzuengatik preso da, duela 14 urte.

Autonomia Eraiki kolektiboak errefuxa salatu du eta "egun berean [irailaren 2an], Taubira andereak, Frantziako Justizia Ministroak, hitz ematen zuen euskal preso politikoen hurbilketa galdeak banaka aztertuko zituela, arrazoin humanitarioak kondutan hartuz", oharrarazi du.