Kazeta|16/10/2017 16:35|0 commentaires
Miseria ukatzeko eguna urriaren 17rako antolatu dute Baionan

Miseriari uko egiteko nazioarteko eguna urriaren 17an ospatuko dute mundu guzian. Horren karietara programazio berezi bat antolatu dute ere Baionan.

Kazeta|16/10/2017 10:59|0 commentaires |
Polizia indarkeariari buruzko jardunaldiak Zizpa Gaztetxean

Polizia indarkeriari buruzko jardunaldiak antolatu ditu Baionako Zizpa Gaztetxeak urriaren 16tik 21era. Adituen azalpen zein indarkeria pairatu dutenen lekukotasunen bidez, Euskal Herriko eta Estatu frantseseko kasuak aztertuko dituzte parte hartzaileek.

Kazeta|16/10/2017 09:17|0 commentaires

Ikastolaren eredua goraipatu eta hezkuntza eredu propio bat aldarrikatu dute urriaren 15ean Lesakan ospatu den Nafarroa Oinezen. Milaka eta milaka euskaltzale bildu dituen ekimenari buruzko bilan baikorra plazaratu dute antolatzaileek.

Kazeta|16/10/2017 08:15|0 commentaires
Picassoren Gernika margoa Sarako erdigunean

Pablo Picassoren Gernika koadroa margotu dute Saran. Axuri'Arte elkarteak bultzaturiko obra urriaren 14an estreinatu dute. 
Bederatzi artistek egindako lanak Gernikako bonbardaketaren 80. urtemuga omendu nahi izan du.

Maider IANTZI|GARA
Euskararen biziberritze herrena, bertze komunitateen inspirazio

Kooperazio linguistikoan dabilen Garabidek ikastaro berri bat du martxan, hizkuntza gutxituak biziberritzeko prozesuen gidariei zuzendua. Zazpi emakume eta bost gizon daude gurean, bizi nahiaren motibazioarekin, komunitateen artean esperientziak trukatzen.

Kazeta|13/10/2017 14:25|0 commentaires
Oloroeko amategiaren defentsan hautetsiak mobilizatu dira Parisen

Frédérique Espagnac, Max Brisson eta Denise Saint-Pé senatariak, Jean Lassalle diputatuarekin batera, Osasun Ministeritzara joan dira Oloroeko amategiaren egoeraz eztabaidatzeko. Ministeritzako zuzendariordearekin elkartzeko parada izan dute. Azken horrek Eskualdeko Osasun Agentziarekin bitartekaritza lana burutuko duela ziurtatu die.

Xan Idiart|13/10/2017 08:15|0 commentaires
Luis Inxauspe: "Etchegaray prest agertu da Udalbiltzarekin berriz elkartzeko"

"Pirinioetan posible delako" jardunaldien berri eman dio Kazetari Udalbiltzako lehendakaria den Luis Intxauspek. Horrez gain, Udalbiltza eta Euskal elkargoaren arteko harreman berriari buruz mintzatu da.

Kazeta|12/10/2017 16:40|0 commentaires
Euskal xamanismoa aipagai urriaren 14an Isturitze eta Otsozelaiko leizeetan

Euskal xamanismoari buruzko hitzaldia eskainiko dute urriaren 14an Isturitze eta Otsozelaiko harpeetan. Gorka Etxarri aditua izpirituen munduari dagozkien sinesmen eta jardunei buruz mintzatuko da.

Kazeta|12/10/2017 14:15|0 commentaires
Nicolas Bonnemaison, Medikuen Ordenatik kanpo

Nicolas Bonnemaisonek aurkeztutako helegitea errefusatu du Estatuen Kontseiluak urriaren 11n. Hori dela eta, mediku ohia Mediku Ordenatik kanpo gelditu da.

M.U.|12/10/2017 11:20|0 commentaires
Polizia-indarkeria ardatz hartuta, jardunaldiak antolatu ditu Zizpa Gaztetxeak

Polizia-bortizkeriari buruzko ikusmira zabaltzeko jardunaldiak antolatu ditu Baionako Zizpa Gaztetxeak urriaren 16tik 21era. Euskal Herriko gertakizunak gogora ekartzeaz gain, Estatu frantseseko kasuak ere jorratuko dituzte.

Page 1/ 276
ALBISTEA IRUDITAN
Hatsa ikastolaren estreinaldia
Isabelle Miquelestorena


Bokaleko Hatsa ikastola estreinatu zuten urriaren 14an. Herriko lehen ikastolako buraso zein irakasleak pedagogia berezi bat landu nahi dute. Oroitarazi behar da, euskarazko irakaskuntzaz gain, gaskoiari ere tokia eskaini nahi ziola proiektuak. Azkenean, ez dute buraso nahikorik atzeman Calandreta bat idekitzeko.