Kazeta|09/05/2017 07:48
Macronen garaipena: ihardokipenak Ipar Euskal Herrian

Marine Le Peni tarte handiagoa atera ondoren, erraz gailendu da Emmanuel Macron Ipar Euskal Herrian. Lehen itzulian, tokiko hautetsien gehiengoak bere alde jo zuen. Ildo bera segituz, begiz onez ikusi dute Estatu frantseseko lehendakari berriaren garaipena.

Kazeta|08/05/2017 00:15|0 commentaires
Emmanuel Macronek emaitza hobeak egin ditu Ipar Euskal Herrian

Emmanuel Macron aise izan da garaile Ipar Euskal Herrian bigarren itzulian, eta Estatu frantseseko emaitzekin konparatuz tarte handiagoa markatu du Marine Le Pen Front Nationaleko hautagaiarekin.

Kazeta|07/05/2017 20:05|0 commentaires
Emmanuel Macron da Estatu frantseseko lehendakari berria

En Marche mugimendu gazteko buruak argiki irabazi ditu Errepublika frantseseko lehendakaritzarako hauteskundeak. Eskuin muturreko ordezkaria, Marine Le Pen, atzean gelditu da baina bere aitak 2002an baino boz gehiago bildu ditu.

Kazeta|20/03/2017 15:00
Lehendakaritzako hauteskundeak: hamaika hautagaiak aurkeztu dituzte

Martxoaren 18an lehendakaritzako hauteskundeen hamaika hautagaiak aurkeztu ditu Kontseilu Konstituzionalak. Jean Lassalek beharrezko sostengu kopurua gainditu duen bitartean, Michèlle Alliot-Marie ez da helmugara ailegatu.

#BTN17
"A8ko Jukutria" 3. kapitulua
INFO7 IRRATIA
Loading player...

Joaneren kotxearen kanpoaldean jarri eta BECeko finalerako azpijokoa prestatzen hasten dira. Aitor Sarriegi txapel beltzarekin ikusi nahi dute Joane eta Mattinek. Joanek gairik errazenak jarriko dizkio Sarriegiri, bere estiloarekin ondoen funtzionatzen dutenak eta zer egingo du Mattinek?

Abenduaren 9ko manifestazioa

Loading player...


Abenduaren 9an Parisen iragan zen manifestazioa zuzenean segitu zuten Hamaika Telebista, Berria, Euskal Irratiak, Iparraldeko Hitza eta Kanaldude eta KAZETA.EUS hedabideek.