Kazeta|27/06/2017 18:20|0 commentaires
CGT Euskal Hiri Elkargoko sindikatu nagusia da

Euskal Hiri Elkargoko langileen ordezkariak hautatzeko bozketa iragan da astearte honetan.

KAZETA|27/06/2017 12:05|0 commentaires
Hezkuntza eginkizun, prekaritatea bizipen

Hezkuntza arloko ehun langile baino gehiagori ezegonkortasuna bizi duten galdetu die LAB sindikatuak: %80k hala bizi edo ondokoengan ikusten dutela erantzun dute.

Kazeta|20/06/2017 10:45
Bidaxuneko etxaldeko arduraduna galdekatu dute ikerleek

Prefekturak Baionako Auzi zibilen auzitegiari bere erabakia ez dela aplikatua izan jakinarazi ondoren, jendarmeria Bidaxuneko Lataillade familiaren etxaldera joan da ekainaren 20ean. Etxaldeko arduraduna galdekatzeaz gain, dokumentuak eraman dituzte.

Kazeta|19/06/2017 23:10|0 commentaires
Prefekturaren erabakiaren kontrako errekurtsoa aurkeztu du Lataillade familiak

Pirinio Atlantikoetako prefekturak Bidaxuneko Lataillade familiaren etxaldeko ahateak hiltzea agindu zuen ekainaren 7an. Hegazti gripearen kontrako neurriari bizkarra eman eta ekoizleek etxaldetik kanpo eraman zituzten ahatekumeak iragan astean. Familiak prefekturaren erabakiaren kontrako errekurtsoa aurkeztea erabaki du. Ikerketa judiziala burutzeko, polizia etxaldera hurbildu da ekainaren 20ean.

HaritzLARRAÑAGA|GARA
Hegazti gripea, hazkunde ereduaren kalteetako bat

Estatu frantsesean H5N8 birusaren zabalkundea ekiditeko neurriak ezartzen hasi ziren unean kritiko agertu zen ELB sindikatua. Denborak horien tesia zuzena zela frogatu du: «Arazoaren muina sistema industrialean dago, hegazti gripea elikatzen baitu».

Kazeta|16/06/2017 10:45
Bakearen artisauak omendu ditu ELA sindikatuak

Ekainaren 15 eta 16rako XIV. Kongresua antolatu du ELAk Bilbon. Lehen eguneko ekimenean Bakearen artisauek burutu duten lana omendu du sindikatuak.

Kazeta|14/06/2017 12:15
Euskokart: 709 erabiltzaile hiru hilabeteetan

ZENBAKITAN- Hiru hilabete beteko dira Euskokart euskarria ofizialki martxan jarri zutenenez geroztik. Euskal Moneta elkarteak 709 erabiltzaileek euskarriarekin bat egin dutela azaldu du.

Kazeta|13/06/2017 15:12
"Roaming"-a ezabatuko du Europako Batasunak ekainaren 15ean

Herrialde batetik bestera mugikorraren erabilpenagatik kobratzen duten osagarria ezabatuko dute ekainaren 15ean. Neurri berriari esker, erabiltzaileek beren mugikorrak erabiltzen ahalko dituzte Europa osoan beren jatorrizko herrialdeetan balira bezala.


Kazeta|08/06/2017 12:05
Urrea esploratzearen kontrako ekimenak indartu dituzte

Sudminek Errobin urrea esploratzeko baimena laster ukan dezakeela jakin ondoren, hainbat ekimen antolatu ditu proiektuaren kontra dagoen Stop mines EH kolektiboak. Hala nola, irailaren 16ean manifestazio bat prestatu du Baionan.

Maite UBIRIA BEAUMONT|GARA
Udaberri ekonomikoa iragarri dute, langabeak oraindik neguan direla

Merkataritza eta Industria Ganberak 2016ko azken seihilekoaren adierazle ekonomiko nagusiak jasotzen dituen txostena aurkeztu du aste honetan Baionan. Andre Garreta bere presidentearen ustez, «udaberri ekonomiko baterantz goaz». Susperraldi ekonomikoak ez du ekarri, ordea, langabeziaren beherakada.

Page 1/ 34
ARGAZKI GALERIA
Bob EDME


Txapelketa hasi eta Bandera irabazi, dena bat. KAE-2 lehiaketako lehen froga ederki irabazi zuten Lapurdiko Arraun Taldeko gazteek, joan den larunbatean. Ur Joko taldeak antolatzen zuen 25. estropada zen eta lehen aldiz etxean gelditu da bandera. Kontxakoa lortzen ere saiatuko dira… gutienez saituko dira.  

 

KALEGORRIAN
  "Euskaraz ikasteak geroz eta prestigio gehiago dauka Ipar Euskal Herrian"
INFO7 IRRATIA
Loading player...

Ipar Euskal Herriko aktualitatea ardatz hartu eta solasean aritu dira Pantxika Arrambide eta Ihintza Arrieta kazetariekin, Kalegorrian saioan. Askotariko gaiak landu dituzte, baina bereziki pasa den igandeko hauteskundeek Ipar Euskal Herrian utzitako mapa politikoaz jardun dute.