Abenduaren 9an Parisen iraganen den manifestazioa zuzenean segitzen ahalko da webgunean. KAZETA.EUS, Mediabask eta Naiz lankidetzan arituko dira zuzeneko informazioa helarazteko.
Goizean goizetik Euskal Herritik Parisera egindako bidaiaren berri emanen dugu sare sozialen bidez, hots, autobusez zein trenez. 10.30etik 15.30etara euskarazko hedabideekin elkarlanean eginen den telebista saioa zuzenean segitzen ahalko da atarian. Gainera, #ParisZuzenean traolaren bitartez mobilizazioaren berri eskainiko dugu Hamaika Telebista, Euskal Irratiak, Berria, Kanaldude eta Iparraldeko Hitzarekin batera.
Mobilizazioaren irudi eta bideoak bilduko ditugu KAZETA.EUSen. Horrez gain, martxatik landa bideo erreportaiak argitaratuko ditugu ekimena hurbiletik segitu eta biziko duten ikuspuntuak islatzeko xedez.