Azkainetik Larrunera doan bidean egiten ari ziren obrak oztopatu zituen Larrun Ez Hunki kolektiboak azaroaren 21ean. Arraberritze obren kaltea deitoratu zuen ekintza baten bidez. Herriko Etxeak obrak behin behineko gelditzea erabaki zuen. Ingurumen Ministeritzako ikuskari batek obrak bisitatu ditu eta proiektua deklaratua izan behar zela dio.
Prefekturak azaldu duenez, DREAL erakundearen ondorioak jaso ditu. Instituzioak Herriko Etxeari legea errespetatzea galdegin dio. Larrun mendia Natura 2000 sarearen barne denez, proiektua aurkeztu eta baimen eskaera bat egin beharko du Herriko Etxeak.
Orain arte Herriko Etxeak ez zuen baimen berezirik galdegin. Jean Louis Fournier auzapezaren erranetan, arraberritze obrak burutzeko ez zen beharrezkoa. Ikuskariak kontrakoa dio, hain zuzen.