Kazeta

Pierre Suescun Bildoze-Onizepiako auzapeza zendu da

Pierre Suescun Bildoze-Onizepiako auzapez xiberotarra zendu da asteburu honetan.

Suescunen ehorzketak azaroaren 28an iraganen dira. ©Wikimedia Commons
Suescunen ehorzketak azaroaren 28an iraganen dira. ©Wikimedia Commons

Bildoze-Onizepiako auzapeza zen Pierre Suescunek bere buruaz beste egin zuen asteburu honetan. 60 urteko xiberotarra herriko auzapeza zen 2001az geroztik. Suescun SAEP sindikatuko presidentea zen ere badira hiru urte.

Bere ehorzketak heldu den azaroaren 28an iraganen dira, 10.30ean Onizepiako elizan.