Kazeta

Haur kantu eta erhi jokoak euskara lantzeko

"Barnetik" deituriko haur kantu eta erhi joko bilduma aurkeztu du Ikas pedagogia zerbitzuak azaroaren 15ean. Euskarriak ikasgeletan euskara sustatzeko eta lantzeko xedea du.

Ikas  "Barnetik" kantu bilduma aurkeztu du Uztaritzen. ©Bob EDME
Ikas "Barnetik" kantu bilduma aurkeztu du Uztaritzen. ©Bob EDME

Euskara lantzeko helburua duen haur kantu bilduma eta erhi jokoak aurkeztu zituen Ikas pedagogia zerbitzuak azaroaren 15ean Uztaritzen. "Barnetik deituriko euskarriak liburuxka eta CDaz gain, testuak eta ilustrazioak proposatzen ditu. Ikasteko tresna berri hori dohainik zabalduko du Ipar Euskal Herriko ikastetxeetan.

Josiane Aguerre-Valenciak Philippe Albor musikariarekin sorturiko kantu bilduma da. Haurrock taldeko sei kantariek ere parte hartu dutela azaldu du zerbitzuak. Halaber, Patrick Fischerre kantari eta musikariak estudioko lan teknikoa burutu du.

Materiala irakasleek ikasgeletan baliatzeko aproposa izan daitekeela uste du Ikasek. Gisa berean, haur tipientzat zuzenduriko egituretan baita liburuetan ere erabili daitekeela aipatu du.

Badira hiru urte Ikasek "Biribil" obra argitaratu zuela. Aldi honetan plazaratutako proposamen berritua Euskararen Erakunde Publikoa eta Hezkuntza nazionalari esker argitara eman du.

Ikas zerbitzuaren webgunean aurkitu daiteke bilduma. Horrez gain, liburu dendetan eros daiteke: liburuxka eta CDa 15 eurotan eta material osoa 35 eurotan.