Kazeta

Belen González euskal presoa zendu da Donostiako erietxean

Belen González Peñalva euskal preso politikoa hil da azaroaren 16an Donostiako Onkologikoan. 2009az geroztik kondena etxean burutzen zuen lazkaotarrak, gaixotasun larri baten eraginez.

Belen González eta Eugenio Etxebeste iruditan.
Belen González eta Eugenio Etxebeste iruditan.

Bere gaixotasuna dela eta, 2009az geroztik kondena etxean burutzen zuen Belen Gonzálezek. Espetxealdi arinduan emana zuten bere osasun egoeraren eraginez. Preso lazkaotarra zendu da azaroaren 16ko goizeko lehen orduan Donostiako ospitalean.

González ETAko ordezkari izan zen Estatu espainiarrekin 1987 eta 1999. urteetan egindako bi negoziazio prozesuetan.