Kazeta

Abian da Sanferminetako talde bortxaketari buruzko epaiketa

2016ko Sanferminetan gertatutako talde bortxaketaren epaiketa azaroaren 13an hasi da Nafarroako Justizia Jauregian. Azaroaren 24ra arte iraunen du auziak.

Eraso sexisten kontrako elkarretaratzea Sanferminetan. (Iñigo URIZ/ARGAZKI PRESS)
Eraso sexisten kontrako elkarretaratzea Sanferminetan. (Iñigo URIZ/ARGAZKI PRESS)

Iazko Sanferminetan hemezortzi urteko neska bat bortxatzea egotzi zieten bost gizonei. Auziak gaurtik azaroaren 24ra iraunen du. Prokuradoreak hogeita bi urte eta hamar hilabeteko kondena galdegin du bost gizonentzat. Sexu eraso jarraitua, intimitatearen kontrako delitua eta lapurreta egozten diete, hain zuzen.

Salatzailearen "intimitaterako duen oinarrizko eskubidea" babesteko, Iruñeko Justizia Jauregian antolatu den auzia ateak hetsita iraganen da.

Lehen saioan leporatzen zaizkien gertakariak onartzen dituzten galdetuko diete akusatuei. Beren abokatua den Agustin Martinez Becerrak bost gizonak hobengabeak deklaratuko direla aipatu du Jauregira sartzerakoan.