Michel Dendarieta Aldudeko auzapeza zendu da urriaren 24an, 62 urte zituelarik. Ehorzketak urriaren 28ean iraganen dira, 15.00etan Aldudeko elizan.
Michel Ernaga Urepeleko auzapezak hurbiletik ezagutzen zuen Dendarrieta. Adin berekoak izanki, tipi-tipitik elkar ezagutzen zirela azaldu du Ernagak. "Bere heriotza dela eta, hunkituak gara. Egun guziz elkar ikusten genuen. Bihotz oneko gizona zen", aitortu du.
Herritarrekin harremanetan izatea anitz maite zuela ohartarazi du urepeldarrak. "Bere herria maite zuen. Bilkuretan beti Aldude defenditzen zuen, horren lekukoak izan gara", gehitu du.
Pays Basque
Armagabetzearentzat ateak zabalik
Pays Basque
Sanoki: Senpereko euskara eta gazteendako arnasgune berria
Pays Basque
Korrika arrakastaz iritsi da helmugara
Pays Basque
Korrikarekin batera 36 migratzaile muga pasatzen lagundu zituen eragile talde batek
Musique