Kazeta

Lan erreformaren kontrako greba mugimendua urriaren 10ean

Lan erreformaren kontra greba egiteko deia luzatu dute hainbat sindikatuk urriaren 10erako. Eskola gehienek hesteaz gain, hegaldiak bertan behera gelditu dira Biarritzeko aireportuan. Manifestazio bat antolatu dute Baionan, 10.30ean.

Macronen lan erreformaren kontrako protesta Baionan. ©Isabelle Miquelestorena
Macronen lan erreformaren kontrako protesta Baionan. ©Isabelle Miquelestorena

Emmanuel Macronen Lan erreformaren kontrako aldarrikapenak entzunen dira berriz ere Baionako karriketan. Euskal Herriko Fronte Sozialak deiturik, manifestazio bat abiatuko da 10.30ean Santa Ursula plazatik. Besteak beste, "langile, erretretadun, langabetuak, prekarioak eta ikasleei" parte hartzeko deia luzatu die.

Estatu frantsesean ere greban egonen dira funtzionario publikoak. Orotara, 5,6 milioi funtzionario publiko mobilizazioetan parte hartzera deitu dituzte. Protesta dela eta, Baionako eskola gehienek ateak hetsiko dituzte asteartean. Baionako Herriko Etxeak haurrak aterpetzeko zerbitzu bat proposatuko du Arrousets aisialdi zentroan. %25eko greba mugimendua baino gehiago pairatzen duten eskoletako haurrei zuzendua izanen zaie.

Biarritzeko aireportuari dagokionez ere, eraldaketak agertuko dira grebaren eraginez. CGT, FO, CFDT eta UNSAk aire-kontrolatzaileei greba egiteko deia luzatu diete. Azken mementoko aldaketak baita hegalaldien atzerapena ere gerta daitezkeela diote.

Honakoak dira bertan behera gelditu diren hegalaldiak:

Parisera- Biarritzera:

CDG Biarritz - Easyjet, 8.25
Lille Biarritz - Easyjet, 18.15
CDG Biarritz - Easyjet, 20.55
Orly Biarritz - Air France, 8.30
Orly Biarritz- Air France, 10.05
CDG Biarritz - Air France, 10.05
CDG Biarritz - Air France, 17.45
Orly Biarritz - Air France, 20.40

Biarritzetik-Parisera:

Biarritz CDG - Easyjet, 12.40
Biarritz Lille, - Easyjet, 18.45
Biarritz CDG - Easyjet, 21.20
Biarritz Orly - Air France, 9.15
Biarritz Orly - Air France, 10.50
Biarritz CDG - Air France, 10.40
Biarritz CDG - Air France, 18.20
Biarritz Orly - Air France, 21.25