Kazeta

Donostiako protokoloa bide hasieran Korsikan

2016an hizkuntza eskubideak bermatzeko xedez adosturiko Donostiako protokoloa berretsi nahiko luke Korsikako kolektibitateak. Horretarako, protokoloaren Kontseiluko ordezkariak Korsikako agintari batzuekin bildu dira Aiacciunen.

Hizkuntza eskubideak bermatzeko hartu beharreko 180 neurri jasotzen ditu Donostiako Protokoloak. (Jon URBE/ARGAZKI PRESS)
Hizkuntza eskubideak bermatzeko hartu beharreko 180 neurri jasotzen ditu Donostiako Protokoloak. (Jon URBE/ARGAZKI PRESS)

Joan den irailaren 13an, euskararen gizarte erakundeen Kontseiluko ordezkariek Donostiako protokoloaren aurkezpena egin zuten Korsikan Aiaccuneko hirian. 2016an Gipuzkoako hiriburuan idatzitako testua da Donostiako protokoloa. Hizkuntza eskubideak bermatzea du xede, eta honen aplikatzea du helburu Korsikako Biltzarreko lehendakaria den Jean-Guy Talamonik.

Hain zuzen ere, Talamonik erran du Korsikako kolektibitateak Biltzarrera eramanen zuela Donostiako protokoloa, babesa berrets diezaion. Hori eredugarritzat hartu du Kontseiluko idazkari nagusia den Paul Bilbaok. Beste instituzio batzuek bidea ideki diezaioten protokoloari nahiko luke.

Bestalde, Talamonik gehitu du Europa osoko gobernuz kanpoko erakundeek izenpetu zutela protokoloa. Hain zuzen ere, hizkuntza eskubideak bermatzea baldin badu helburu, korsikarra bezalako hizkuntza gutituentzat da bereziki. Kontseilukoek Parlemu Corsu erakundearekin lan-saioa egin dute Protokoloaren korsikeraren Kaiera prestatzen hasteko.