Kazeta

Biarritzeko aireportuko bidaiari kopurua igo da

Orotara, 153.529 bidaiarik Biarritzeko aireportua erabili dute uztailean. Kopuru horrek erabilpenaren %11ren igoera adierazten du.

Aurtengo datuak oso baikorrak izango direla aurreikusi dute aireportuko kudeatzaileek.
Aurtengo datuak oso baikorrak izango direla aurreikusi dute aireportuko kudeatzaileek.

Biarritz-Pays Basque Lapurdiko aireportuak uztailari dagokion datuak plazaratu ditu. Argitaratutako emaitzek baieztatu dute hegalaldienaz gain, bidaiarien kopurua ere goratu dela.

Orotara, 153.529 bidaiarik Biarritzeko aireportua hautatu dute uztailean. Kopurua %11 igo dela aipatu dute arduradunek, 15.000 bidaiari gehiago egon dira.

Igoera nabarmenena nabaritu dutenak nazioarteko hegalaldiak dira. Horien bidaiari kopurua %11 igo da. Azpimarratzekoa da Pariseko Orly aireportutik pasatzen diren nazioarteko hegalaldien kopurua emendatu dela eta bidaiarien kopurua %18,7z igoarazi dutela.

Aireportuaren kudeatzaileek ohartarazi dutenez, Irlanda, Bretainia Handia eta Finlandiatik geroz eta bidaiari gehiago heltzen dira. Hain zuzen ere, Londreseko lau aireportuetan presente diren konpainiek Biarritzeko aireportua erabiltzen dute. British Airways (Heathrow), Ryanair (Stadsted) eta Easyjet (Gatwick y Luton) konpainiek Lapurdiko aireportuan zerbitzua eskaintzen dute.

Datu baikorragoak

2016an aireportuaren erabilpenak ere igoera bat bizi zuen. Brusela eta Madrilera doazen hegaldiak lagungarriak izan ziren bisitarien kopurua emendatzeko. Orokorrean, %8,5a igo zen. Aktibitatea azaroan garatu zen, batez ere. 4.600 bidaiari gehiago izan zituen.

Duela bi urteko zenbakiak historikoak izan baziren ere- 1,1 milioi bisitarirekin- aurtengo datuak baikorragoak direla azpimarratu dute kudeatzaileek. Arrazoia? Konpainiek udan soilik eskaintzen zituzten hegalaldiak maiatza eta urria bitartean proposatzen dituztela orain.