Kazeta

Interpelazio asko bigarren gauerako

Lehen gauean baino interpelazio gehiago egin ditu poliziak uztailaren 27an. Kontrol anitz egin ditu ere bai. Ezbeharrik ez da izan.

Poliziak kontrol asko egin ditu Baionako bestetako bigarren gauean. © Isabelle Miquelestorena
Poliziak kontrol asko egin ditu Baionako bestetako bigarren gauean. © Isabelle Miquelestorena

Prefekturaren arabera, Baionako bestetako bigarren gaua kalme izan da berriz. Hala ere, lehenean baino jende gehiago hurbildu da Baionara. Orotara, hamar interpelazio egin ditu poliziak Baionako bestetako bigarren gauean. Lehen gauean bezala, bi bestazale poliziari oldartu zaizkio. Bestalde, bi pertsona diru faltsuarekin pagatzen ari ziren ostatuetan. Arrunt mozkorra zen pertsona bat komisaldegira eraman behar izan dute.

Alkoolemiari dagokionez, 864 kontrol egin ditu poliziak. Haietako 36 positiboak izan dira, eta 16 delituak. Drogarentzat aldiz, ez dute legez kanpoko nehor atxilotu. 210 pertsona sokorri zentroetan edo hospitalean errezibitu dituzte. Horien artean, 21 adingabe baziren.

Lau kilo janari suntsitu dituzte kontrolak egin ondoren. Mozkin batzuk epez kanpo ziren, edo garbitasun arauak ez zituzten errespetatzen. Bestela, ezbeharrik ez da izan, ez eta ere kalte material handirik.