Errobiko festibalerako sarreren zozketa KAZETA.EUSen

Uztailaren 20ean Errobiko festibalera joateko sei sarrera lortu daitezke KAZETA.EUSek sare sozialen bidez antolatu duen zozketari esker.

Kazeta|12/07/2017 15:52|0 commentaires
Errobi
Zozketaren irabazleak otsailaren 19an jakinaraziko ditu KAZETA.EUSek.

Uztailaren 20tik 23ra Itsasuko herriak Errobiko festibala errezibituko du. Hiru egunetan musika eta dantza emanaldiez gain, erakusketak baita tailerretan ere parte hartzeko parada eskainiko dute. KAZETA.EUSek jaialdira joateko parada eskaintzen du. Hain zuzen, sei sarrera zozketatuko ditu.

Gaurtik, uztailaren 19ra, sare sozialen bidez zozketa bat antolatuko du. Twitter eta Facebooken bidez zozketari buruzko informazioa zabalduko du. Zozketan parte hartu nahi duen orok mezu horiek partekatu beharko ditu.

Asteartean, irabazleen izenak jakinaraziko ditu sare sozialen bidez. Xantza on denei!