Larrungo egitasmoa hurbiletik segituko duela dio Ideki elkarteak

Larrungo trenari eta gailurrari itxura berria emango dion egitasmoa hurbiletik segituko duela azaldu du Ideki elkarteak. Kideei baita azkaindar guziei informazioa helarazteko "erne" egonen dela gehitu du.

Kazeta|22/06/2017 22:55|0 commentaires
La_rhune___the_little_train_2_by_montvalentstock-d4ylhrc
Ez da lehen aldia elkarteal Larruni buruzko egitasmo baten kontra jartzen dela.

Larrungo trena baita inguruak ere berritzeko proiektua osatu du horren jabetza duen Pirinio Atlantikoetako Departamenduak. Ideki elkarteak proiektua hurbiletik segituko duela aipatu du agiri baten bidez. "Proiektuaren hedadura ikusi eta, kezka eta gogoeta anitz sortzen ditu arlo frankotan", dio. Hala nola, ingurumena, kultura eta ekonomian.

Ideki herriko taldearen xedea, besteak beste, ondare historikoa eta ingurumena babestea da. Ez da lehen aldia, duela zenbait urte Larrungo bidearen proiektuaren kontra jo baitzuen. Hain zuzen, 90 hamarkadan "Larrungo bidea" egitasmoaren kontra "altxatu" zela oroitarazi du. "Engaiamenduari esker proiektua tipitu zuten", aipatu du.

Ondorioak eta "handikeria instituzionalak" zaintzeko "erne" egonen dela nabarmendu du taldeak. Informazioa elkarteko kideei eta herritarrei ere helaraziko diela hitz eman du.

Oharrean plazaratu duenez, elkartea Natura 2000 egitasmoko batzordeko kidea da. "Horrek parada emanen digu gure boza entzunarazteko", idatziz bukatu du.

INFOS ASSOCIÉES