Hamahiru urtez erbestean egon ondoren Arturo Villanueva iruindarra eta Alejo Moreno gasteiztarra aske gelditu dira ekainaren 15ean. Biak, beren kabuz, Audientzia Nazionalean aurkeztu eta, beren sorterrietara itzultzen ahalko dira.
13 urte ondoren Alejo Moreno eta Arturo Villanueva iheslari politikoek Entzutegi Nazionaletik pasata Gasteiz eta Iruñerako bidea hartu dute
— Herria Dugu Arnas (@HerriaDuguArnas) 2017(e)ko ekainak 15
2013ko ekainean Euskal Preso eta Iheslarien kolektiboak konponbide bide orria aurkeztu zuen Biarritzen. Gatazkaren konponbidearen aldeko engaiamendua adierazi zuen eta iheslariak etxera itzultzeko bide orria presentatu zuen ere.
2014ko martxoan kolektiboko ordezkariek Arrangoitzen agerraldi bat antolatu zuten eta iheslariak sorterrietara itzultzen hasiko zirela iragarri zuten. Urte bukaera horretan, ehun bat kide baino gehiago etxera itzuli ziren.