Kazeta

Euskokart: 709 erabiltzaile hiru hilabeteetan

ZENBAKITAN- Hiru hilabete beteko dira Euskokart euskarria ofizialki martxan jarri zutenenez geroztik. Euskal Moneta elkarteak 709 erabiltzaileek euskarriarekin bat egin dutela azaldu du.

Euskokarta aurkeztu zuten urtarrilaren 18an Baionan. ©Bob EDME
Euskokarta aurkeztu zuten urtarrilaren 18an Baionan. ©Bob EDME

Euskal Moneta elkarteko kidea den Xebas Christy "oso pozik" agertu da Euskokart euskarriari buruzko lehen bilanarekin. Hiru hilabeteetan 709 erabiltzaile euskarria erabiltzen hasi dira. Hori dela eta, automatikoki bezeroek 25.000 Eusko trukatzen dituzte. "Hau da, urtean 300.000 eusko sartuak dira beren kontuetan". Eusko numerikoak hozka bikoitza gainditu duela dio elkarteak.

"Badira hiru hilabete Euskokart euskarria abitu zela eta bilan baikorra egiten dugu. Horrela segitu nahiko genuke", aipatu du Christyk. Hain zuzen, Baionan martxoaren 19an ospatu zen Eusko Egunak hasiera eman zion euskarri numerikoari.

Elkarteak agiri baten bidez zabaldu duenez, gaur egun 343 saltzaile, laborari, enpresa eta elkartek eusko kontua dute. Horrek erran nahi du biramenduak onartzen dituztela. Halaber, horietariko 140etan Euskoekin ordaintzeko euskarria dutela aipatu du elkarteak.

"Gero eta gehiago erabili, eta, gero eta gehiago aberastasun sortzen ditu Euskoak Ipar Euskal Herrian, baita ere ekonomia birtokiratzen du, eta laborantza herrikoia, tokiko komertzioak, enplegua eta euskara indartzen ditu!".