Kazeta

Futbol 7, zazpi jokolari eta hamaika ikuspegirekin ospatuko den txapelketa

Urtero bezala, maiatza bukaeran Hendaiako Futbol 7 Txapelketa ospatuko da. Aurtengoa 14. edizioa da eta maiatzaren 27an iraganen da, larunbatez, Ondarraitz estadioan.

Aurtengo Futbol7 txapelketa 14. edizioa da.
Aurtengo Futbol7 txapelketa 14. edizioa da.

Futbol 7 txapelketa sinple bat baino gehiago da, helburua politikoa duelako, hots, euskal preso eta iheslari politikoei sostengua emateko xedea. Euskal Herri mailan preso eta iheslarien aldeko egun inportantea izatea nahi dute antolatzaileek eta egitarau zabala proposa-tzeko ahalegina egin dute beste behin ere.

Hiru txoko pentsatuak dira jende guztiak bere tokia aurki dezan. Haurren txokoan puzgarriak eta jolasak izanen dira. Elkartasun txokoan, goizeko 10 terditan “Kartzela, emakumea eta amatasuna” mahai ingurua izanen dugu eta egun osoan zehar, material salmentaz gain, “Motxilaren Umea” dokumentala proiektatuko da. Eta azkenik, karpan, egun osoan zehar, besta eta giro ona segurtatua izanen da.

Eguerdian, Imuntzo eta Belokik giroa alaituko dute eta arratsalde partean Sakatu elektrotxarangak hartuko du erreleboa. Gauean, berriz, kontzertuen txanda izanen da: Erokomeri, Anestesia eta Bad Sound System taldeek bolumena igo eta karpa sutan jarriko dute. Kontzertuak bukatzerakoan, besta ez da geldituko eta ohera joan nahi ez dutenek besta ederra egiteko aukera izanen dute.

Taldearen osatzeko (7 taldekide gutxienez) eta izena emateko  deitu 0033 0659091886 edo 0034 637194141 zenbakietara, edo posta elektronikoz ondoko emailera: futbol7.hendaia@gmail.com.