Bertsolari Txapelketa Nagusiaren 17. edizioa irailaren 23an hasiko da Baigorrin. Barakaldoko BECen jokatuko den finalak bukaera emanen dio ekimenari. Bertsozale Elkarteak aurten iraganen den edizioaren aurkezpena irailaren 12an eginen du. Antolatzaileek aipatu dutenez, aurkezpen festa irailaren 20rako antolatu dute.
Bi urte hauetan herrialdeetako txapelketetan sailkatu direnek baita azken Bertsolari Txapelketa Nagusiko zortzi finalistek ere parte hartzeko aukera izanen dute.
Orotara 43 bertsolarik izena eman dutela esplikatu du Naiz atariak. Honakoak dira: Agin Laburu, Aimar Karrika, Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Alaia Martin, Amets Arzallus, Ander Lizarralde, Ander Fuentes ‘Itturri’, Arkaitz Oiartzabal ‘Xamoa’, Asier Otamendi, Beñat Gaztelumendi, Beñat Iguaran, Beñat Lizaso, Beñat Ugartetxea, Eneko Abasolo ‘Abarkas’, Eneko Lazkoz, Etxahun Lekue, Felix Zubia, Ibon Ajuriagojeaskoa, Igor Elortza, Iñaki Apalategi, Jon Maia, Jon Martin eta Jone Uria.