Kazeta

Albert Aguiar Santa Graziko auzapeza zendu da

Albert Aguiar Santa Graziko auzapeza zendu da maiatzaren 10ean. Bere ehorzketak bihar, maiatzaren 13an, iraganen dira 10.30etan Xiberoko herrian.

Albert Aguiar 2014ean. © DR
Albert Aguiar 2014ean. © DR

Eritasun baten eraginez, Albert Aguiar zendu zen maiatzaren 10ean Pauen 68 urte zituelarik, Sud Ouest egunkariak azaldu duenez. Hogeita zortzi urtez Santa Graziko auzapeza izan zen.

1977az geroztik hautetsia zen. 1989an, 41 urterekin, auzapeza izendatu zuten. Bere mandatuan herriko turismoaren erakargarritasunaren alde lan egin zuen. Hain zuzen, La Verna harpearen idekiduran parte hartu zuen. Gisa berean, Kakuetako arroilan uholdeak gertatu zirenean, aurrekontu garrantzitsu baten bidez berrikuntzetan inbertitzea erabaki zuen.

Bere ibilbide osoa laburbiltzea zaila dela aitortu du Irène Dronde Herriko Ettxeko idazkariak. "Auzapezak egin duen guztiaz ohartzeko, gure herriari begirada bat bota behar zaio, besterik ez", aipa du.

Aguiarren ehorzketak maiatzaren 13an iraganen dira 10.30etan Santa Graziko elizan.