Kazeta

Hegazti gripea: izurritearen bukaera 'lurralde osoan'

"Lurralde osoan" hegazti gripearen izurritearen bukaera dekretatu du Gobernu frantsesak. Maiatzaren 5ean argitaratu du erabakia Aldizkari Ofizialean.

Iaz Gabadiko etxalde batean hegazti gripearen kasu bat atzeman zuten. ©Isabelle Miquelestorena
Iaz Gabadiko etxalde batean hegazti gripearen kasu bat atzeman zuten. ©Isabelle Miquelestorena

Izurritearen bukaera dekretatu du Gobernu frantsesak maiatzaren 5ean. Aldizkari Ofizialean argitaratu duen erabakiak dioenez, hegazti gripeak, gehien bat, hego-mendebaldeko hazleei eragin die. Ahate gibel gizenaren ekoizle nagusiak bertan kokatzen dira.

Estatu frantsesaren "lurralde osoan", arriskua "garrantzirik gabekoa" dela nabarmendu du Gobernuak. Maiatzaren 6etik aitzina, erabakia gauzatuko duen egunean, isolamendua neurriak bertan behera utziko dituela azaldu du Laborantza Ministerioak.

Hegazti gripea dela eta, "huste sanitarioa" burutu behar dute oraindik hego-mendebaldeko 1.134 herrietan. Oroitarazi behar da, maiatzaren 29an hazle guziak berriz lanean hasten ahalko direla.