Bil ta Garbi

Bost aholku behargabetarik janaria ez xahutzeko!

GOMENDIOAK- Bil Ta Garbi sindikatuak janaria ez xahutzeko aholkuak eskaini ditu gaurkoan. Hala nola, armairuak behar bezala sailkatzeaz gain, andeatzen hasi diren produktuekin konpota edo salda egitea gomendatu du.

Janaria ez xahutzeko gomendioak eskaini ditu sindikatuak.
Janaria ez xahutzeko gomendioak eskaini ditu sindikatuak.

1. Zer da behargabetarik janariaren xahutzea?

Horrek erran nahi du jateko onak diren janariak botatzen direla, izan hasiak edo ez.
 Xahutze hori, maila guzietan egiten da: laborantza ekoizpenetik kontsumitzeraino, biltze, kuzinatze eta banaketatik pasatuz.

2. Zenbaki beldurgarriak!

Pertsona bakoitzeko urtean 20kg janari zakarrontzira botatzen dira, horietan 7kg idekia ez den janaria da.
 Bataz beste, 4 pertsonetako familia batek urtean 400 euro horrela galtzen ditu, hondakinen biltze eta tratatze gastuak kontutan hartu gabe.

3. Denak xahutzaile?

Sagarrak erdi ustelduak, yaourt ontzian idatzia den epea gainditua, janari hondarrak hozkailu zolan ahantziak, promozioez zirelakoan baina epeetan jaten ahalko ez diren erositako anitz ekoizpen, ogi gogortua... Nork ez du sekulan janaririk xahutu? 
Berriz gerta ez dadin, uler dezagun: "ahalaz………… baino lehen jan" eta " …………rako jan" idatzien arteko ezberdintasuna. "ahalaz" hitzak erakusten du ekoizpena, hots, epea pasatu eta ere jan daitekeela. Hau da, hori ez botatzea hautatzen ahal dugu!

4. Ez gehiago xahutzeko…
Beharrik ez dugun eskaintze bereziei, gaindizka kozinatu ekoizpenei, etxe edo laneko hozkailuetan ahantzi janari hondarrei "STOP" erran dezagun! 
Erosketak zerrendatu, armairuak antolatu (azken erosia gibelean…)… Arduraz joka dezagun eta gutien bat kuzinatzen ikasten dut.
 Kontsumitzaile gisa arduraz eta metodikoki jokatuz, gauzen aldatzeko gogoa ukanez, janari xahutzea tipitzen ahal dugu ekonomiak lortuz bai diru aldetik baita ingurumen sailean ere.

5. Abileziaz jokatzea, sinpleki

Fruitu eta baratzegiak andeatzen hasiak dira? …are hop! etxeko salda, konpota edo fruitu zukua egin dezagun! 
Ogi gogortua?...hop! oliba olio, baratxuri eta basilikarekin nahasia xehatzen dut… eta ogi xehatu hori tomateen kuzinatzeko baliatzen! 
Pastanagre hosto edo erradi soberakin?... hop! salda edo kixa baten egiteko baliatzen ditut! 
Janari hondarren kuzinatzeko ideia eta errezeta gehiago atzemanen dituzu Interneten, eta hasteko, Bil Ta Garbik plazaratu duen aholku liburuxka telekarga dezakezu www.jetonsmoinstrionsplus.fr / rubrique à télécharger web gunean.