Kazeta

Prefetak hegazti hazleen kontrako kexa jarriko du

Prefetak Gabadin, Domintxinen eta Barkoxen gertatutakoaren berri emanen dio prokuradoreari eta bere gain utzi du segida judizial bat ematearen egokitasuna erabakitzea.

Poliziaren laguntzarekin heldu dira Estatuko osasun zerbitzuak Domintxineko etxaldera. © Bob EDME
Poliziaren laguntzarekin heldu dira Estatuko osasun zerbitzuak Domintxineko etxaldera. © Bob EDME

Hegazti hilketa trabatua izan den etxaldeen kontrako kexa jarriko duela iragarri du Eric Morvan prefetak. Prokuradorearen esku utzi du hartu beharreko erabaki juridikoa eta bere aldetik erabaki administratiboak hartzeko ardura atxiki du.

"Nahiz eta aitzinetik prefetarekin zein Laborantza Ministeritzako elikadura zuzendari nagusiarekin kontzertazioa izan den, hiru hazleek eta sustengatzen dituztenek erakutsitako oposizioak ez du hegaztien hilketa operazioa ahalbidetu Gabadi, Barkoxe eta Domintxinen", ohartarazi du prefetak.

Gainera, Biarnoa eta Ipar Euskal Herriko FDSEA 64 sindikatua Estaturen erabakiak gauzatzeko gaitasun eskasaz kesatu da. "Utzikeriatzat" jo du hiru etxaldetan hegaztiak hiltzen ez lortu izana eta hegazti ekoizpenaren etenaldia osoa izatearen beharra azpimarratu du, hazleen jarduera iragarri bezala maiatzaren 29an berriz has dadin. Epaitegietan kexa jartzeaz mehatxatu du azkenik, abere hilketen eragozteak gainerateko hazleei ondorioak eragiten balizkie.