Kazeta

François Fillon presidentegaia Euskal Herrian

Lehendakaritzako hauteskunde kanpainaren karietara, François Fillon Euskal Herrian egon da martxoaren 24 eta 25ean. Angelun turismoaz hitz egin ondoren, Biarritzen mitin bat antolatu du. Biharamunean, Kanbora joan da eta bertan herritarren mobilizazioarekin topo egin du.

François Fillon Euskal Herrian zegoen martxoaren 24 eta 25ean. ©Bob EDME
François Fillon Euskal Herrian zegoen martxoaren 24 eta 25ean. ©Bob EDME

Errepublikanoak alderdiko hautagaia Angelura ailegatu zen 16.00ak aldera. Lehenengo geltokia Espace de l'Océan gunea izan zen. Bertan Claude Olive hiriko auzapezaz gain, turismoko profesionalekin elkartu zen. Departamenduko kontseiluaren lehendakariordea den Max Brisson ere presente zegoen.

Biltzar publiko batean parte hartzeko xedez, Angelutik Biarritzera joanen zen presidentegaia. Ekitaldia arratsaldeko 18.00etan iraganen zen Biarritz Halle d'Iraty aretoan. Ez da lehen aldia gunea bisitatu duela. Hain zuzen, 2010ean etorri zen UMP alderdiko ekimen batean parte hartzeko.

Biarnotik bi autobus etorri ziren Fillonen adierazpenak entzuteko, bat Pauetik eta bestea Oloroetik. IPEH Antifaxistak ere ekimenean parte hartzeko xedea zuen. Taldeak "ebasle, islamofoboa, erreakzionarioa kanpora" lelopean mobilizazio bat antolatu zuen aretoaren sarreran. Herritarrek kazolaren soinu pean harrera egin zioten hautagaiari.

 

Larunbat goizean, Fillon Kanbora hurbilduko zen laborantzaren gaia jorratzeko. Bertan Ezpeletako piperraren ekoizle batekin elkartuko zen. Tokiko abertzaleen deiari erantzunez, herritarrek elkarretaratze bat burutu zuten. Hor ere kazolak erabiltzeaz gain, arrautzak ere bota zizkioten. Bertan mobilizatu zirenek euskal presoen askatasuna aldarrikatu zuten, besteak beste.