Iurre BIDEGAIN

'Ez dago bakea lortzeko gidalibururik'

Kriztian Herbolzheimer Conciliation Resources erakundeko kideak Bake Bideak antolatu zuen "Armagabetzea bake prozesuaren zerbitzura" foroan parte hartu zuen. Kolonbiako adibidea azaltzeaz gain, bake prozesu bati buruzko hainbat ikuspegi agerian utzi zituen. Ekimenean aipaturiko adierazpenak azaldu ditu Herbolzheimerrek.

Kriztian Herbolzheimer Conciliation Resources erakundeko kidea. ©Isabelle Miquelestorena
Kriztian Herbolzheimer Conciliation Resources erakundeko kidea. ©Isabelle Miquelestorena

"Ez da existitzen akatsik gabeko bake prozesurik"

"Bake prozesu batek sortzen dituen aurreikuspenek gatazka bultzatu duten jatorriaren aldaketa espero dute. Eraldaketa horiek politikoak eta kulturalak izan daitezke. Bake prozesu batek normalean negoziazio eta bake akordio bat bultzatzen du.

Hego Afrikako prozesua oso arrakastatsua izan zen. Baina, jendeak pobrezia eta ustelkeria murriztuko zuela espero zuen. Jendearen itxaropenak ez zuen bat egin bake prozesuak ekarritakoarekin.

Horrek erakusten digu ez diogula ardura gehiegi eskatu behar bake prozesu bati. Gatazka politikoa iraunkorra eta beharrezkoa da. Bake prozesu batek gutxienez lortu behar duena da bortizkeriari amaiera ematea. Halaber, ezberdintasun politikoak bortizkeriarik gabe konponduak izateko baldintzak sortu behar ditu. Beste hainbat aldaketa beharrezkoak dira, baina aurreikuspenek espero badute bakeak aldaketa ekartzea, aldaketa hori ez da ailegatuko".

 

"Bake prozesu bakoitza berritzailea da. Batak bestearengandik ikasten du"

"Ez dagoenez akatsik gabeko bake prozesurik, ez dago bakea lortzeko gidalibururik. Oso interesgarria da negoziazioa duten edo ez duten bake prozesuek bata bestearengandik ikastea. Baikorra izan zena, eta ez zena. Aldi berean, bake prozesu batek testuinguru zehatz bati erantzun behar dioenez, ezin da kopiatu eta itsatsi. Lurralde bakoitzaren testuinguruari egokitzen diren bake desmartxak garatzean, proposamen berritzaileak sortu ohi dira. Automatikoki, besteengandik ikasten ari zaren bitartean, beste batzuentzat erreferente bilakatzen zara.

Adibide argia Euskal Herriko Bakearen artisauen desmartxa da. Hemen mekanismo bat sortu da eta hori nazioarte mailan erreferente bat bilakatu da. Hain zuzen, gizarte zibilak desarmean nola parte hartzen ahal duen islatzen duelako".

 

"Geroz eta parte hartze gehiago, geroz eta bidezkotasun gehiago"

"Negoziazio prozesu batek duen arazoetariko bat honakoa da: nork negoziatzen duen eta noren izenean. Geroz eta parte hartze gehiago eta geroz eta bidezkoagoak izanen dira harturiko erabakiak. Erabakiak Gobernu eta erakunde armatu baten artean hartzen badira, testuinguru batzuetan aski da, baina gehiengoetan ez. Akordio iraunkorrak lortzeko xedea dugunez, aniztasun politikoengandik onarpen zabalagoa lortuz, engaiamendu garrantzitsuagoa izanen dugu inplementazioan.

Euskal Herrian bakea eraikitzeko gizarte desmartxa bat abiatu da, baina Hego Euskal Herriko eragile sozial eta politikoek parte hartzaile sentitzea funtsezkoa da. Horrek engaiamendu kolektiboa bultzatuko du.

Bakearen artisauen lorpen garrantzitsu bat da ideia abstraktu batetik proposamen zehatz bat egitea lortu dutela. Horrek garapen interesgarri eta ez ustekoa izaten ari du".