Kazeta

Abortuaren kontrako elkarretaratzea antolatu du Elizbarrutiak

Elizbarrutiari lotua dagoen SOS Tout-petits elkarteak "bizitzaren defentsan" elkarretaratze bat antolatu du martxoaren 25ean. Ekimenaren kontrako manifestazioa prestatu du kolektibo feminista batek.

Elizbarrutiari lotua dagoen SOS Tout-petirs elkarteak “bizitzaren defentsan” elkarretaratze bat antolatu zuen martxoaren 25ean. ©Aurore Lucas
Elizbarrutiari lotua dagoen SOS Tout-petirs elkarteak “bizitzaren defentsan” elkarretaratze bat antolatu zuen martxoaren 25ean. ©Aurore Lucas

Ekimenaren iragarpena Baionako elizbarrutiaren webgunean agertu zen. Diozesiari lotua dagoen SOS Tout-petits elkarteak elkarretaratze bat antolatu zuen larunbatean. Hain zuzen, 15.00etan iraganen zen Baionako Reduit plazan. "Bizitzaren defentsaren" gaiaz ohartarazi zuen esku orrien bidez.

Zutik Debout kolektibo feministak ekimenaren berri izan bezain laster, horren kontrako manifestazio bat proposatzea erabaki zuen.