Herri desberdineko bikotearen ezkontza: deliberoa apirilaren 13an

Urruñan ezkondu nahi duen herri desberdinetako bikoteak apirilaren 13ra arte itxoin beharko du epailearen erabakia ukaiteko. Martxoaren 9an Baionako auzitegian iragan den auzian Ministerio publikoak bertan behera utzi du aferarekiko zuen oposizioa.

 

Kazeta|09/03/2017 13:20
Tribunal_palais_justice_02
Auzia Baionako auzitegian iragan da martxoaren 9an. (Gaizka IROZ)

Badira lau urte elkarrekin bizi den bikoteak Urruñan ezkontzeko eskaera egin zuen iaz. Odile de Coral auzapezak "onespenik gabeko" ezkontza zitekeen susmoak gidatuta, Samuel Vuelta Simon Baionako prokuradorearen esku utzi zuen gaia. Martxoaren 9an Baionan iragan den auzian, aferari buruzko erabakia apirilaren 13an jakinaraztea erabaki du epaileak, France Bleu irratiak aipatu duenez.

Prokuradoreak kasuaren berri ukan ondoren, ezkontza eskaera ezeztatu eta ikerketa bat abiatzea galdegin zuen. Geroztik, nortasun agiri frantsesa duen emaztea eta magrebtarraren etxea miatu dute eta beren senideak galdekatu dituzte. "Gauza jasanezinak galdetu dizkigute", azaldu dio emazteak komunikabideari. Bere asmo bakarra "lasaitasuna berreskuratzea" dela dio.

Prokuradorearen axuanta den Marc Mariék esplikatu duenez, ikerketa burutu du araudiak aldarrikatzen duelako. Akusazioak erabakia jakin ondoren, helegitea aurkeztu dezake Dei Auzitegian.