Kazeta

Kultura eta izedia uztartuz

Kultura eta izediari buruzko gaualdi bat iraganen da Hendaiako barietateen antzokian martxoaren 9an. 

Kultura eta izedia izpide ukanen dute Hendaian martxoaren 9an. © DR
Kultura eta izedia izpide ukanen dute Hendaian martxoaren 9an. © DR

Bioaniztasunaren eskualdeko agentzia den Arbak kultura eta izedia izpide ukanen dituen gaualdi bat antolatuko du martxoaren 9an Hendaiako barietateen antzokian.

Tokiko eta eskualdeko ekoizleen lekukotasunak entzugai izanen dira batez ere. Hezkuntza eta ingurumenaren alorretan, ondarea nola baloratu daitekeen eztabaidatuko dute. Horren kari, ikuskizun artistiko bat proposatuko dute antolatzaileek.

Egitarau zehatza ezagutzera emango dute laster. Haatik, komeni da ahal bezain fite izena ematea.