Kazeta

Kanbon desagertu zen gizona hilik atzeman dute

Maiatzaren 20ean Patrick Desigaud azken aldiz ikusi zuten Kanbon; bere emazteak geroztik desagertua zela salatu zuen. Egun batzuk beranduago, hilik atzeman dute herriko komunetan.

Patrick Desigaud Kanbon ikusia izan zen azken aldian.
Patrick Desigaud Kanbon ikusia izan zen azken aldian.

Patrick Desigaud desagertua zen maiatzaren 22az geroztik. France Bleu komunikabideak azaldu duenez, hilik atzeman dute Kanboko komun publikoetan.

Hirurogei urteko gizonak autobus bat hartu behar zuen ostiralean bere emaztearekin elkartzeko. Azken horrek bere berririk ez zuela ikustean, desagerpena salatu zuen. Sokorri zerbitzuek bilaketa burutu dute.

Komunikabideak esplikatu duenez, herriko komunetako atea hetsia zela ohartzean, gainetik begiratu eta gorpuarekin topo egin zuten. Desigaud bihotzetik eri zen; heriotzaren zergatia litzateke.