Kazeta

Indar handiko leherketak gertatu dira Baionan

Goizeko 11.00k aldera lehen leherketa entzun da Baionako Hauts-de-Sainte-Croix auzoan; minutu batzuk beranduago bigarrena gertatu da. Prefektura eta Herriko Etxeak baieztatu dutenez, bi pertsona zendu eta hiru pertsona zauritu dira.

Leherketa Derichebourg enpresan gertatu da. ©Bob EDME
Leherketa Derichebourg enpresan gertatu da. ©Bob EDME

Leherketa handi bat entzun da Baionako Hauts-de-Sainte-Croix auzoan 11.00k aldera. France Bleu irratiak zabaldu duenez, Derichebourg enpresan gas bonbona batek eragin luke leherketa. Herriko Etxeak eta prefekturak istripuaren eraginez bi pertsona zendu eta hiru pertsona zauritu direla baieztatu diote hedabideari.

Goizeko 11.00k aldera lehen leherketa entzun da eta minutu batzuk beranduago bigarrena gertatu da. Suhiltzaileak segidan bertara hurbildu dira eta poliziak inguruko zirkulazioa moztu du. Halaber, suprefeta eta prokuradorea han izan dira. Azken horrek ikerketa bat ideki du, "nahi gabeko giza hilketa" aztertzeko.

Istripuaren egunean, gertakariak hil diren bi langileak soldaketa lanak egiten ari zirela gertatu direla azalu du Catherine Séguin prokuradoreak. Ondoan, azetileno gas boteilak zirela zehaztu du eta hurbil zegoen argindar poste baten erorketa baieztatu du.