Kazeta

Erabakitzeko ahalmenari buruzko ikerketaren aurkezpena

Columbia Universityk Gure Esku Dago eta erabakitzeko eskubidearen inguruan ikerketa bat egin du eta urriaren 21ean Baionan aurkeztuko du.

Columbia Universityk Euskal Herrian erabakitzeko eskubidearen inguruan dauden iritzi aniztasunak bildu ditu.
Columbia Universityk Euskal Herrian erabakitzeko eskubidearen inguruan dauden iritzi aniztasunak bildu ditu.

Columbia Universityk Euskal Herrian erabakitzeko eskubidearen inguruan dauden iritzi aniztasunak biltzen dituen ikerketa bat egin du. Agirre Lehendakaria Center, Gure Esku Dago eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera egindako lana aurkeztuko dute urriaren 21ean 17.30etan Baionako Elkarteen Etxean.

Lapurdiko hiriburuan eginen den aurkezpenean Kristen Ruchik eta Armando Gellerrek egindako lana azalduko dute. Ondotik, gaiari lotutako mahai-inguru bat prestatuko dute Argitxu Etxandi, Joserramon Bengoetxea eta Juliette Bergouignanen parte hartzearekin. 

Erabakitzeko ahalmena jorratzen duen ikerketak egikaritzeko gisak, herritarren, eragile sozialen eta politikoen arteko harremanak eta denen elkarlanerako paradak islatu ditu. Egindako lana aurkezteko Columbia eta Sceseiko ikertzaileek Euskal Herria zeharkatuko dute.

Urriaren 19an Iruñean egindako aurkezpenean, ikertzaileek Gure Esku Dagok autodeterminaziorako eskubidearen alde egindako lana aztertu dute eta zer aldarrikatzen den zehazki azaltzea garrantzitsua iruditzen zaie. Halaber, aurkezleek esplikatu dutenez egindako elkarrizketaren eta galdetegien arabera, anitzek ez dakite oraindik zein den Gure Esku Dagoren xedea.