Argitxu DUFAU

Donibane Lohizunen aparkatzeko, mugikorrarekin ordaindu

Donibane Lohizunen gaur egun mugikorra erabil daiteke aparkatzea ordaintzeko. Herriko Etxearen iniziatibak, "hiria numerikoa" bilakatzeko xedea du.

Ordainketarako kontrolak gisa birtualan eginen dira. © Isabelle Miquelestorena
Ordainketarako kontrolak gisa birtualan eginen dira. © Isabelle Miquelestorena

Abuztuaren 17tik, mugikorrarekin pagatu daiteke Donibane Lohizuneko aparkatzea. Estatu frantsesean bakarrik zazpi hiriek egitasmo hori plantan eman dute. Ordainketa hiru metodoen bidez egiten ahal da: SMS, dei eta aplikazio baten bidez.

"Diru edo txartelik gabe ateratzen gira, baina sekulan gure mugikorra gabe", azaldu de Herriko Etxeko kontseilaria den Manuel De Larak. Aplikazioa Iphone eta Android mugikorrentzat eskuragarria da eta instalatu ondotik, izena emaitea besterik ez da falta.

Mezuentzat izena emaitea ez da beharrezkoa, auto uztearen ordainketa telefonoaren gastu zerrendan gehitua izanen da. Deientzat, berriz, ordu-markagailuan idatzitako telefonora deitu beharko da aparkatzearen hasiera eta bukaeran. Iniziatiba honi esker, erabiltzaileek "prezio zehatza" ordainduko dute, minutuka kalkulatua izanen delako.

"Hiri numerikoa"


Egitasmo hori Donibane Lohizune "hiri numerikoa" bilakatzeko proiektuaren parte da. Kostaldeko hirian 2.000 aparkatze toki daude eta horietariko 1.347 udan ordaintzekoak dira. Urririk diren aparkaleku bakarrak Harriet Baita eta Marañon etorbidekoak dira.

Herriko Etxeak aurrepausu gehiago eman nahi ditu. "Aparkatzeko libre diren tokiak erakutsiko dituen aplikazio bat sortu nahi dugu, 2016ko bukaeran martxan jarri nahiko genuke", azaldu du Herriko Etxeko zirkulazioa eta aparkatze ordezkaria den Stéphane Alvarezek.