Kazeta

Mikel Zabalzaren inguruko dokumentala finantzatzeko ekimena

Mikel Zabalza istoria kontatuko duen "Galdutako objetuak" dokumentala finantzatzeko, ekimen bat antolatuko dute abuztuaren 1an Auzperrin (Nafarroan). 30 urte pasatu dira Guardia Zibilak orbaiztarra atxilotu eta hil zuenetik.

Mikel Zabalzaren omenez egindako ekimena Orbaitzetan. (Iñigo URIZ / ARGAZKI PRESS)
Mikel Zabalzaren omenez egindako ekimena Orbaitzetan. (Iñigo URIZ / ARGAZKI PRESS)

"Galdutako objektuak" proiektu dokumentalak "Zabalza kasua" deitzen den gertakizuna eta torturak Euskal Herrian izan duen eragina kontatuko du. Mikel Zabalza, duela 30 urte Guardia Zibilak atxilotu eta Intxaurrondora eraman ondoren, 20 egun beranduago bere gorputza torturatua atzeman zuten. Orbaiztarraren inguruko dokumentala finantzatzeko ekimen bat antolatuko dute abuztuaren 1an Auzperrin.

Ahotsa.info, Eguzki Bideoak, Filmotek, Piztu.info eta hainbat norbanakok hartuko dute parte eta 2016ko irailean proiektua prest izanen dela aitzinatu dute. Baina ekoizpenerako larunbatean Auzperriko Urrobi industria gunean 10.30etatik aitzina besta bat prestatuko dute.

Txalapartariek hasiera emanen diote ekimenari eta ondotik kaleko animazioak egonen dira. 12.00etan, aizkolariek erakusketa bat eginen dute eta 13.00etan erraldoien desfilea ikusten ahalko da. Ekimen zentrala 13.30etan iraganen da eta ondotik hurbildutakoek bazkari herrikoian jaten ahalko dute. Arratsaldean zehar, haurrentzat jokoak eta gauean kontzertuak proposatuko dira.