La météo

Joxe Landa

Joxe Landa. (Gorka RUBIO / ARGAZKI PRESS)

Joxe Landa

Joxe-landa-signature

Temps pour aujourd'hui

EURI BOLADAK, ATERRALDITXOEKIN, EGUN HAUETAN

Gaur lainotsu, umel eta fresko, baina goiz partean ateri eta arratsaldean euria galanki, bazterrak galanki bustiko dituelarik. Ipar-mendebaldeko haizeak lainotzar horiek barreiatu eta kostaldea gaztigatuko du, baina Euskal Herri osoa harrapatuko du eraso makur honek, eta, petral puntu nabarmenarekin, mikatz portatuko da eguraldia ondorengo egunetan ere.

Demain

Bezperako tankerari eutsiko dio. Euri gutxiago egingo du, baina atertu ezinean ibiliko da eta, tenperatura behean dela, haizea mendebaldetik ufadatxoekin. Giro mikatz eta desatsegina mantenduko da bereziki kostaldean, baina lurralde guztia harrapatuko du, garaiari dagokiona galanki zapuztuz. Badirudi asteburuan zertxobait hobeto portatuko dela.