"Kalaka auzia, hamar urteko zauria idekirik" irailaren 25ean ikusgai

Irailaren 24an hamar urte beteko dira poliziak Donibane Garaziko Kalaka ostatuen kontrako operazioa burutu zuenaz geroztik. Urtemugaren karietara, operazioan atxilotuak izan ziren Pantxo Flores, Cédric Garay eta Xabier Susperregirekin hitz egin du KAZETAk. Irailaren 25ean argitaratuko duen bideoan gertakariak hurbiletik bizi zituen testigantza bat baita abokatu zein eragile sozial baten gogoetak entzuten ahalko dira.

2017 IRA. 22