Korrika Liverpoolen
Korrika Liverpoolen
Korrika Liverpoolen
Korrika Liverpoolen
Korrika Liverpoolen
Korrika Liverpoolen
Korrika Liverpoolen
Korrika Liverpoolen
Korrika Liverpoolen
Korrika Liverpoolen
Korrika Liverpoolen

Martxoak 21ean Liverpoolen Korrika ospatu zen, munduko beste hainbat lekutan bezala. Orain hiru urte, Liverpool Unibertsitatean Euskara erakasten hasi da eta pixkanaka, Erresuma Batuan euskarak aurrepausuak eman ditu. Lehengo urtean, adibidez, Manuel Irujo katedra ireki zen, Etxepare Euskal Institutuaren babespean; gauzak horrela, aurten, lehen aldiz, Xabier Irujo doktoreak (University Reno) bisita egin du. Aukera paregabea izan da Liverpool Unibertsitateko Euskal Ikasketei bultzadatxo bat emaiteko eta hainbat hitzaldi eta mintegi antolatzeko. Esan daiteke Liverpool Unibertsitatea Europako Euskal Ikasketen zentrua bilakatzen ari dela. Gainera, euskal sare moduko bat sortzen saiatzen ari dira, Liverpool eta inguruan dauden euskaldunak elkartzeko: euskara eta euskal kultura. Argazkiak: Enara Balzola.

2015 MAR. 25