Idoia ERASO|Urepel|2015/01/01 11:45|0 iruzkin
Amaia Aire: "Gu hunkitzen gaituzten hamahiru kantu dira gure lehen diskan"

"Bidexka" diska argitaratu berri dute Aire ahizpek. Urteetan Ipar Euskal Herriko eszenatokietan aritu ondoren Urepeleko hiru senideek lehen diska argitartu dute Erroa argitaletxearekin. Diska honen ezagutarazteko hainbat kantaldi antolatu dituzte. Urtarrilaren 18an Itsasuko elizan ikastolaren alde Mikel Markez eta Erramun Martikorenarekin batera, eta urtarrilaren 31an Bilboko Kafe Antzokian.

Orria 46/ 46
KULTURA
Artedrama, Dejabu Panpin eta Le Petit Théâtre de Pain
Loading player...


Luhuson estreinatu zutenez geroztik, zortzi hilabetez Euskal Herriko oholtza anitzetan eskaini dute "Francoren Bilobari gutuna" antzezlana. Hain zuzen, 60 emanaldi egin dituzte obra hau aitzina eramateko elkartu diren taldeek: Artedrama, Dejabu Panpin eta Le Petit Théâtre de Pain. Ikusteko parada galdu zutenentzat, Donostiako Victoria Eugenia antzokian grabatutako emanaldia sarean utzi dute.

KLIK
GAUR 8


Donibane Lohizuneko portua Urdazuri ibaiaren bokalean dago. Donibane Lohizune balearen eta bakailaoaren arrantza zela-eta egin zen ezagun aurreko mendeetan. XVI. mendeaz geroztik bere kortsarioengatik ere oso ezaguna izan zen. XIX. mendearen bukaeran turismoa gorantz hasi zen, bertan jarduera nagusia artean arrantza bazen ere; 1885ean lurrunontziak iritsi zirenean, gainera, sardinaren arrantzak gora egin zuen. XX. mendearen hasieran zortzi kontserba-fabrika zeuden Donibane Lohizunen, eta haietako langile gehienak emakumeak ziren. 1938an, sardinaren arrantzari dagokionez, Estatu frantseseko lehen portua bilakatu zen, baita 1959an ere, atunari dagokionez. 1964an 191 ontziko flota eta 1.200 arrantzale zituen Donibane Lohizunek, baita 13 kontserba-fabrika ere. Egile ezezaguneko irudia joan den mendeko 50eko hamarkadaren erdi aldera egina da. Bertan hegaluzeen salmenta ageri da, ontziak portura iritsitakoan.