Iurre BIDEGAIN|2015/07/03 08:10|0 iruzkin
Euskal Herria Zuzenean, publikoa inarrosteko prest

Tipiturik, eremu osoan hedatu da giro goxoa larunbateko egunean. Ostiralean, haurrek ideki dute festibalaren 20. edizioa eta EHttipiZ ospakizunean parte hartuko dute.

Iurre BIDEGAIN|2015/07/01 08:10|0 iruzkin
Eskutik harturik EHZ festibala muntatzeko

Iragan den astetik laguntzaile andana bat Euskal Herria Zuzenean festibalaren prestaketa lanean ari da. Uztailaren 3tik 5era Lekorneko Garro gazteluan proposamen artistiko askotarikoak deskubriaraziko dituzte.

 

Idoia ERASO|2015/06/30 08:10|0 iruzkin
"EHZn hiru egunez,  mikrogizarte ideal bat eraikitzen da"

Uztailaren 3tik 5era Euskal Herria Zuzenean festibala iraganen da. Ospakizunaren bozeramailea den Pauline Guellek eta EHZren sorrera bizi izan zuen Jean-François Lefortek jaialdiaren berezitasunak esplikatu dituzte. Bi belaunaldien arteko antzekotasunak eta ezberdintasunak agerian gelditu dira.

Kazeta|2015/06/29 17:10|0 iruzkin
Aitor Servier, txapeldunordea Euskal Herriko Eskolarteko finalean

Ekainaren 27an Orion iragan den Euskal Herriko Eskolarteko finala Paul Iruretagoiena ataundarrak irabazi du. Aitor Servier azkaindarra, txapeldunordea izan da.

Kazeta|2015/06/26 13:45|0 iruzkin
EHZ : autobusez segurrago

Autobusak antolatu dituzte Euskal Herriko hainbat tokitik EHZ festibalerat joateko.

Kazeta|2015/06/25 13:40|0 iruzkin
Pertsona itsuentzat egokitu dute Etxepareren "Linguae Vasconum Primitiae" liburua

Bernat Etxepareren “Linguae Vasconum Primitiae” itsuen idazkeran argitaratu dute Euskaltzaindiak eta Oncek.

Maialen Torre|2015/06/23 08:15|0 iruzkin
Iparralai… edo triste?

Baigorriko Iparla eta Garaziko Alaiki elkarteen bateratzetik sortu zen 2006an Iparralai musika eskola. Orduz geroztik, egitura hunek, hirian atzeman daitekeen hein bereko musika erakaskuntza barnekaldean ere eskaintzea du helburu.

Maialen TORRE|2015/06/20 09:15|0 iruzkin |
Musika eskolaren pesta Garazin

Arrenguratzeko arrazoinak baldin badira ere, musikak pesta girora ekartzen gaitu beti. Musika eskolaren bizitasunaz ohartzeko Garazitik pasa beharko da ekainaren 20an, Alaikik antolatzen duen Musikaren Pestara.

Argitxu DUFAU|2015/06/19 17:15|0 iruzkin
Baiona dantzan, igandeko Musikaren Bestan

Ekainaren 21ean Baionako Musikaren Besta ospatuko da. Gustu guztientzat pentsatutako doinuak hiriko txoko anitzetan garaile izanen dira.

Iulen GUIRESSE|2015/06/19 10:35|0 iruzkin |
Musikaren bestan: euskaraz aritzeko parada Maulen

Maule guzia animatua izanen da ekainaren 20an gaztelutik entzuten ahalko diren kontzertuei esker.

Orria 39/ 44
IRUDITAN
Isabelle MIQUELESTORENA


Iaz, Nizako gertakariek egitaraua aldarazi bazuten ere, aurten ohiko hitzorduekin iraganen dira beste horiek. Lehen ekimenetan agerikoa zen herritarrek zuten besta egiteko gogoa.

ARGAZKI GALERIA- Errobiko festibala
Bob EDME


Abian da Errobiko festibalaren 22. edizioa. Uztailaren 20etik 23ra munduko eta Euskal Herriko artistek oholtza partekatuko dute Itsasun. Lehen egunean lagun andana bat hurbildu zen, besteak beste, Kongotik etorritako musikarien giroaz gozatzera. Argazkiak: Bob EDME