Kazeta|2017/03/08 10:55|0 iruzkin |
Balenciagari buruzko erakusketaren estreinaldia Parisen

Balenciaga Donostian lehen denda jarri zuenez geroztik ehun urte betetzen dira aurten. Urtemugaren aitzakiarekin hainbat ekimen prestatuko dituzte. Horien artean Parisen eta Getarian ikusten ahalko diren bi erakusketak.

Iurre BIDEGAIN|2017/03/06 08:15|0 iruzkin
'Gizakiok emandako forma dauka Euskal Herriak'

Korrika kulturalaren karietara, "Gutik Zura" dokumentala eskaini zuten lehen aldiz Ipar Euskal Herrian martxoaren 2an. Donibane Garazin antolatutako ekimenean Jon Maia zuzendariak euskal gizarteak oihanarekin izan duen eta duen harremana azaldu du. Hurrengo emanaldia martxoaren 17an Ziburun eskainiko dute.

Marian Azkarate|7K
World Press Photo

«Ez duzu trikimailurik erabili behar argazki on bat ateratzeko... Ez duzu kameraren aurrean inor paratu behar. Argazkiak hor daude, zuk noiz aterako zain. Egia baita argazkirik onena, propagandarik onena». Esaldiaren egilea Robert Capa da (Budapest, 1913 - Vietnam, 1954), beharbada XX. mendeko fotokazetaririk ospetsuena. Segur aski, 2016ko World Press Photo sarietako irabazleek hitzez hitz izenpetuko lukete esaldia, are gehiago Epe Luzeko Proiektuen ataleko garaileek, argazkiak beraien zain izan dituztelako denbora luzean... gutxienez hiru urte, fotokazetaritzako sari entzutetsuaren arauek horrela aginduta. Batzuk hamabost urte eman dituzte jarraian ikusiko ditugun erreportajeak osatzeko.

Kazeta|2017/03/02 12:25
Donostia antzerki saria irabazi du 'Francoren bilobari gutuna' antzezlanak

Aurtengo Donostia antzerki saria eskaini diote "Francoren bilobari gutuna" antzezlanari. Dejabu Panpin Laborategia, Artedrama eta Le Petit Theatre de Pain taldeak elkarlanean sortu duten antzerkia estreinatu zuten urriaren 31n Luhuson.

NAIZ|2017/03/01 15:16|0 iruzkin

Loraldia Festibalak eta EHUk Euskal Herriari buruzko 3Dko lehenengo filmaren aurkikuntzaren berri eman dute. ‘Euskadi’ du izenburua eta René Le Hennaffek zuzendu zuen 1936an, zinematografoaren asmatzaile Louis Lumièrek garaian garatu zuen teknika baten bidez. Martxoan zehar Bilbo, Iruñea, Donostia eta Baionan filmaren proiekzioak egingo dituzte.

Iurre BIDEGAIN|2017/03/01 08:00|0 iruzkin
Euskal etnopoloaren labela jaso du Euskal Kultur Erakundeak

Estatu frantseseko Kultura Ministeritzak euskal etonopoloaren labela eskaini dio Euskal Kultura Erakundeari. Ondarea eta sorkuntzari buruzko partaidetzak ahalbidetuko ditu aitorpen horrek.

Kazeta|2017/02/25 12:05|0 iruzkin
"Atte hil haurretik", istorio dramatikoa komediatik kontatua

Korrika Kulturalaren karietara, Beheko Larraine antzerki taldeak "Atte hil haurretik" antzezlana aurkeztuko du otsailaren 26an 17.00etan Baigorriko Plaza Xoko gelan.

Kazeta|2017/02/24 09:46|0 iruzkin |
Marijane Minaberri idazle bankarra zendu da

Marijane Minaberri otsailaren 23an zendu zen 90 urte zituela. Bankarra haur eta gazte literaturaren aitzindaria izan zen.

Kazeta|2017/02/21 08:10|0 iruzkin
Kulturgileak bake prozesuaren alde

Ipar Euskal Herriko kulturgintzako hainbat eragilek bake prozesuaren aldeko mugimendu bat sortu dute. Honen iturburu nagusia: abenduko Luhusoko atxiloketak.

Idoia ERASO|2017/02/17 09:34|0 iruzkin
Bortizkeriaren kontraesanak antzezten dituen emanaldia

Atx Teatroaren "Fakiu" antzezlanak bortizkeriaren gaineko gogoeta piztu nahi du. Taula gainera eramandako kontraesanek publikoa iritzia ematera bultzatzen dute. Talde bizkaitarrak bere emanaldia eskainiko du Senperen otsailaren 17an eta biharamunean Izturitzen.

Orria 2/ 39