Charlotte DALMONT|2015/04/20 10:55|0 iruzkin
David Zurutuzak euskara eta kirola lotuko duen ikastaroa eskainiko du

Errealeko jokalaria den David Zurutuzak uztailaren 6tik 10era, euskaraz izanen den futboleko ikastaro bat eskainiko du. Kanbon, hizkuntza eta kirola lotuko dituen hitzorduek entrenamenduez gain, beste hainbat aktibitate proposatuko ditu.

 

Justine GIRAUDEL|2015/03/09 10:10|0 iruzkin |
Euskararen aldeko entseguak markatuko dituen partida

Euskaldunak eta bretoiak euskararen defentsarako errugbi zelai berdinean parez pare egonen dira. Korrikaren karietara, AEK-k martxoaren 21ean kirol ekitaldi hori antolatu du Baionako Jean Dauger zelaian.

KAZETA|2015/01/01 11:50|0 iruzkin
Euskal Federazioa eta Aviron elgarrekin "Euskal Errugbia" sustatzeko

Euskal Federazioak eta Avironek hitzarmen bat izenpetu dute "Euskal Errugbia" marka berria plantan emaiteko. Donostian aurkeztu dute, abenduaren 23an, kolaborazioa bultzatuko duen akordioa. Elgarlana bai kirolaren arloan, baina baita ekonomikoan eta kulturalean ere.

Orria 11/ 11
KULTURA
Artedrama, Dejabu Panpin eta Le Petit Théâtre de Pain
Loading player...


Luhuson estreinatu zutenez geroztik, zortzi hilabetez Euskal Herriko oholtza anitzetan eskaini dute "Francoren Bilobari gutuna" antzezlana. Hain zuzen, 60 emanaldi egin dituzte obra hau aitzina eramateko elkartu diren taldeek: Artedrama, Dejabu Panpin eta Le Petit Théâtre de Pain. Ikusteko parada galdu zutenentzat, Donostiako Victoria Eugenia antzokian grabatutako emanaldia sarean utzi dute.

KLIK
GAUR 8


Donibane Lohizuneko portua Urdazuri ibaiaren bokalean dago. Donibane Lohizune balearen eta bakailaoaren arrantza zela-eta egin zen ezagun aurreko mendeetan. XVI. mendeaz geroztik bere kortsarioengatik ere oso ezaguna izan zen. XIX. mendearen bukaeran turismoa gorantz hasi zen, bertan jarduera nagusia artean arrantza bazen ere; 1885ean lurrunontziak iritsi zirenean, gainera, sardinaren arrantzak gora egin zuen. XX. mendearen hasieran zortzi kontserba-fabrika zeuden Donibane Lohizunen, eta haietako langile gehienak emakumeak ziren. 1938an, sardinaren arrantzari dagokionez, Estatu frantseseko lehen portua bilakatu zen, baita 1959an ere, atunari dagokionez. 1964an 191 ontziko flota eta 1.200 arrantzale zituen Donibane Lohizunek, baita 13 kontserba-fabrika ere. Egile ezezaguneko irudia joan den mendeko 50eko hamarkadaren erdi aldera egina da. Bertan hegaluzeen salmenta ageri da, ontziak portura iritsitakoan.