Jon GARMENDIA|GAUR8
«Baloia jokoan jarri bezain laster hemen ez dago genero desberdintasunik, jokoa baino ez dago, lehiakortasuna»

Urnietarra da. Lanbidez, obretako zaindari. Pasioz, futboleko entrenatzaile. 2015az geroztik emakumezkoen euskal futbol selekzioko entrenatzailea da Juanjo Agirre, poz handiz eta tamaina bereko arduraz janzten duen kargua.

Kazeta|2017/01/13 11:08
Sexu erasoak saihesteko dokumentu bat izenpetu dute AS Bayonne eta Durango errugbi taldeak

Duela lau hilabete hiriko taldearen kontra jokatutako partida baten ostean AS Bayonneko jokalariek sexu erasoak egin zizkietela salatu zuten Duragontar emakume batzuek. Horien saihesteko dokumentu bat zabaldu dute atzo bi taldeek.

Kazeta|2017/01/10 16:35|0 iruzkin
Euskal Trails: izena emateko lasterka

Euskal Trails aurtengo lasterketetan parte hartzeko izen emateak ideki edo idekitzen ari dira. Azken urtetakoen arrakastari begiratuz, izena lehenbailehen ematea komeni da.

Ane Urkiri Ansola|GAUR8
«Txapelketak aurrera eramateko nire modua nahiko suntsitzailea izaten da»
Kazeta|2016/12/29 12:45|0 iruzkin
Euskal Selekzioak Tunisiaren kontra jokatuko du abenduaren 30ean

Euskal Selekzioa aurten Tunisiaren kontra arituko da ohikoa den futbol partidan. Lagun arteko ekimena abenduaren 30ean iraganen da Bilboko San Mamesen.

Jon LEUNDA|GARA|0 iruzkin
Biarritzen futbola ere ari da bere lekua aurkitzen

Urtarrilaren 8a gorriz margotuta dago Biarritzen, egun horretan bertako futbol taldeak errugbikoari aurre hartuko baitio. Frantziako Kopan Lehen Mailako Rennesen aurka jokatuko du. Ordua ez dago jarrita; Agilera estadioan izango da, 14.00etan edo 17.00etan, telebista kateek erabakiko dute hori.

Ruben PASCUAL|GAUR8
Boxeoaren loraldia

Urte luzez izandako gainbehera aurkari hartuta, patuaren ringera igo da euskal boxeoa, suspertu eta garai batean gurean izan zuen sona berreskuratzeko. Eginiko lana fruituak ematen hasi den erakusgarri dira Jon Fernandez, Kerman Lejarraga edo Andoni Gago bezalako kirolariak, boxeozaleen grina eta itxaropena piztu dutenak.

Jon ORMAZABAL|GARA
Ezagupenerako erakusleiho izan nahi du Championsak

Donostia, Biarritz eta Irun joko zuzenaren Europako hiriburuak izango dira datorren asteko finalekin.

Iurre BIDEGAIN|2016/10/04 15:10|0 iruzkin
Barkamenak eskatu eta, "harremana indartu dute" Baiona eta Durangoko errugbi taldeek

Durangoko neska talde batek AS Bayonne errugbi jokalari batzuengandik pairatu zituzten eraso sexistak argitzeko, Bizkaiako eta Lapurdiko errugbi taldeak elkartu ziren asteburuan. Hitzorduari esker "harremanak indartu" dituztela eta elkarlan bat abiatzeko xedea dutela kontatu du Baionako Herriko Etxeko Cyrille Laiguillon ordezkariak.

Iurre BIDEGAIN|2016/09/26 14:45|0 iruzkin
AS Bayonne: "Harrituak eta lur jota gaude"

Durangoko neska talde batek AS Bayonne errugbi jokalari batzuengandik jaso eraso sexisten harira, Lapurdiko lehendakariak gertakariak argitu nahi dituela azaldu du. Gertatutakoarekin "harrituak" eta "lur jota" daudela erran ondoren, eraso sexistak "guztiz" kondenatzen dituela nabarmendu du.

Orria 1/ 8