Naiz|2015/01/19 11:17|0 iruzkin
Epaileak Santiago Arrospide espetxeratzea agindu du

Guardia Zibilak eta Espainiar estatuko Poliziak burututako operazio baten ondorioz, Santiago Arrozpide atxilotu zuen atzo Lasarte-Orian. Gaurkoan, Fernando Andreu, Audientzia Nazionaleko epaileak Arrospide espetxeratzea agindu du. "Ihes egiteko arrisku handia" badagoela kontsideratzen du. 

Idoia ERASO|2015/01/19 10:50|0 iruzkin
Idoia ERASO|2015/01/19 10:50|0 iruzkin
Aurtengo Fipa festibalean, telebistak munduari ateak irekitzen dizkio

Telebistari zuzendua den Fipa (Ikusentzunezko Programen nazioarteko festibala) jaialdiaren 28.edizioa bihar hasiko da Biarritzen. Aurtengo edizioa inoiz internazionalagoa izanen da. Austrailako produkzioari garrantzia emanez, sei egunetan 130 filma, dokumental, erreportaia eta sailak eskeiniko dira.

Kazeta|2015/01/19 09:05|0 iruzkin
Gidaririk gabeko autobusa

Bidarten sortu da. Autobusaren barnean zortzi bidaiari eta operadore bat, baina gidaririk ez. Momentuz La Rochelleko karriketan ikusten ahal da bakarrik, baina bere jatorria Ipar Euskal Herrian da.

goizeder taberna|2015/01/17 15:00|0 iruzkin
EHLGren hamar urteak aitzurra eskuan jorraturik

Euskal Herriko Laborantzaren hamar urteetaz gain, Mixel Berhocoirigoinen kargu uztea ospatu dute Ainhiza-Monjelosen, urtarrilaren 17an.

Goizeder Taberna | KAZETA|2015/01/17 15:00|Iruzkin 1
EHLG-ren hamar urteak aitzurra eskuan jorraturik

Euskal Herriko laborantza ganbararen hamar urteetaz gain, Mixel Berhocoirigoinen kargu uztea ospatu dute Ainhiza-Monjelosen, urtarrialren 17an.

Kazeta|2015/01/17 13:12|0 iruzkin
«Giza eskubideak, konponbidea eta bakea», aldarrikapenak garaile Donostian

"Mate" operazioaren ondorioz, politika, sozial eta sindikatuetako agintariek deiturik, mobilizazioa egin da Donostian. Orotara 33.000 pertsona bateratuak giza eskubideen defentsan. Horien artean astelehenean atxilotutako abokatuak, txalo artean errezebituak izan direnak.

Idoia ERASO|2015/01/16 23:05|0 iruzkin
Idauze-Mendiko maskaradetan, euskara eta sinboloak garaile

Hedu den urtarrilaren 18an Idauze-Mendi aurtengo maskaraden eszenatokia bilakatuko da. Aurten, Johañe Etxebest eta Maite Davant izanen dira ikusgarriaren gidariak. Orotara hogeita hamar idauzarrek parte hartuko dute euskara eta sinbologia gailenduko duten maskaradan.

Kazeta|2015/01/16 11:45|0 iruzkin
CADEk konduen auzitegiak AHTri buruz egindako txostena eman dio Rousseti

Gaur goizean Alain Rousset Eskualdeko kontseiluko lehendakaria Biarritzeko Ozeanoaren Hirira joan da urteroko agiantzak iragartzeko. Bertara, 70 bat pertsona, besteak beste CADE, Stop Tafta eta Bizi elkartekoak hurbildu dira AHTren proiektua eta baita ere Ozeako Hiaren proiektuak salatzeko. Hauek "inutilak" direlako eta "diru galtzea" suposatzen dutelako. Elkarteek Konduen gorteko txosten bat eman diote kontseilariari.

Bidegain, Iurre|2015/01/16 10:20
Biarritzeko mediateka: hamar urte kultura jendeari hurbiltzen

Biarritzeko mediatekak bere 10.urtebetetzea ospatzen du. Ibilbide huntan kultura jendera hurbildu du eta "literatua heldu askori ezagutarazten lagun du". Gaur hasten diren ospakizuenetan Bernardo Atxaga idazlea izanen da protagonista.

Orria 259/ 265
KULTURA
Artedrama, Dejabu Panpin eta Le Petit Théâtre de Pain
Loading player...


Luhuson estreinatu zutenez geroztik, zortzi hilabetez Euskal Herriko oholtza anitzetan eskaini dute "Francoren Bilobari gutuna" antzezlana. Hain zuzen, 60 emanaldi egin dituzte obra hau aitzina eramateko elkartu diren taldeek: Artedrama, Dejabu Panpin eta Le Petit Théâtre de Pain. Ikusteko parada galdu zutenentzat, Donostiako Victoria Eugenia antzokian grabatutako emanaldia sarean utzi dute.

KLIK
GAUR 8


Donibane Lohizuneko portua Urdazuri ibaiaren bokalean dago. Donibane Lohizune balearen eta bakailaoaren arrantza zela-eta egin zen ezagun aurreko mendeetan. XVI. mendeaz geroztik bere kortsarioengatik ere oso ezaguna izan zen. XIX. mendearen bukaeran turismoa gorantz hasi zen, bertan jarduera nagusia artean arrantza bazen ere; 1885ean lurrunontziak iritsi zirenean, gainera, sardinaren arrantzak gora egin zuen. XX. mendearen hasieran zortzi kontserba-fabrika zeuden Donibane Lohizunen, eta haietako langile gehienak emakumeak ziren. 1938an, sardinaren arrantzari dagokionez, Estatu frantseseko lehen portua bilakatu zen, baita 1959an ere, atunari dagokionez. 1964an 191 ontziko flota eta 1.200 arrantzale zituen Donibane Lohizunek, baita 13 kontserba-fabrika ere. Egile ezezaguneko irudia joan den mendeko 50eko hamarkadaren erdi aldera egina da. Bertan hegaluzeen salmenta ageri da, ontziak portura iritsitakoan.