Iurre BIDEGAIN|2015/03/16 12:05|0 iruzkin

BIDEOA - Martxoaren 19an, "Euskahaldun" lelopean, Korrika hasiko da Urepelen. Baxe Nafarroako herria euskararen ikurra bilakatu da, besteak beste, uda guziz AEKk barnategiak antolatzen dituelako han. Herria eta euskararekin lotura duten Michel Ernaga auzapezak, Aire ahizpek, Marko marrazkilariak eta Maialen Errekartek (AEKko koordinatzailea) beren testigantzak islatu dituzte.

 

Kazeta|2015/03/16 10:55|0 iruzkin
Iparra Hegoa: zazpi lurraldeen arteko elkarlana bultzatzen duen ekitaldia

Euskal Herriko iparraldearen eta hegoaldearen arteko ezagutza, gertutasuna eta elkarlana bultzatzeko asmoz sortu zen ‘Iparra Hegoa’ ospakizuna bi hamarkada bete ditu aurten eta mugaren bi aldeetako hautetsiek ekitaldia egin dute «Gereziondotik Euskal Herria eraikitzeko bidean» adierazpena aurkeztu eta sinatzeko.

Kazeta|2015/03/16 09:05|0 iruzkin
Hazketa hondarkintegiaren kamioiak kontrolatu dituzte

Astelehen goiz huntatik, Hazketa hondarkintegiaren kontrako pertsona batzuek hondarkintegira sartzen diren kamioiak kontrolatzen dituzte. Hazparnen lurperatzen dena ezagutu nahi dute eta horretarako orotoarat sei kamioei geldiarazi dituzte.

Arantxa MANTEROLA|2015/03/16 08:30|0 iruzkin
Abertzaleek hautetsi berriak lortzeko aukera gehien duten eremua

Kantonamenduen banaketa berria, iragarritako abstentzio handia, PSk zituen bi kontseilari ezagunak oraingoan hauteskunde lehian ez izatea eta azken bozetan abertzaleak beren lekua finkatu ez ezik emendatzen ere joan direla kontuan hartuta, EH Bai-k zentro eta eskuineko hautagaiei gauzak zailduko dizkie segur aski, batez ere, Euskal Mendialdean.

Ion SALGADO|2015/03/14 15:05|0 iruzkin |
Curriculuma, ebaluazioa eta aniztasuna aztertu dituzte ikastolen jardunaldietan

Martxoaren 12an bukatu ziren Ikastolen Elkartearen 22. Jardunaldi Pedagokikoak Gasteizen. "Hobeak izateko habeak" goiburuarekin konpetentzietan oinarritutako curriculuma, ebaluazioa eta aniztasunaren trataera aztertu dituzte parte hartu duten 400 irakasle eta hezitzaileek.

Nagore BELASTEGI|2015/03/14 10:00|0 iruzkin |
"Iparra Hegoa topaketan anaitasun zentzua ematen diogu egiten dugun guztiari"

Baztandarren Biltzarrera joan eta euskal kantuak abesten zituen txaranga batekin elkartu ziren Segurako Elorri Elkarteko kideak duela hogei urte baino gehiago. Orduan sortutako harremanaren ondorioa da Euskal Herriko herrialdeak batzen dituen Iparra Hegoa topaketa.

Kazeta|2015/03/14 09:55|0 iruzkin
Haur Kantu xapelketaren kanporaketa Luhuson

Urtero bezala sei eta 15 urte arteko haurrek Euskal Irratiek antolatzen duten Haur Kantu Xapelketan parte hartzeko parada dute. Martxoaren 15ean Lapurdiko kanporaketa iraganen da Luhusoko Harri Xuri gelan.

Argitxu DUFAU|2015/03/13 16:15|0 iruzkin
Esparru partekatuaren sorkuntzak Garaziko lizeoko klase bat salbatuko luke

Esparru partekatu bat sortuko lirateke Donibane Garaziko lizeo publikoan. Bigarren mailako laugarren klasea mantenduko lirateke eta modu huntan Kanboko eta Hazparneko ikasleek ez lukete derrogaziorik eskatu beharko lizeoan sartzeko.

Kazeta|2015/03/13 14:05|0 iruzkin
The Coup eta Woods taldeak EHZ festibalean

Euskal Herria Zuzenean uztailaren 3, 4 eta 5 iraganen da Lekornen. Antolatzaileak "20 urte, urtero sortzen" lemapean iraganen den festibalaren programazioa iragartzen hasi dira. The Coup eta Woods taldeen kontzertuez gain, eztabaida gunea izanen da garaile.

Kazeta|2015/03/13 11:37|0 iruzkin
Tarnoseko hilketa bikoitzaren ustezko hiltzaileak bere buruaz beste egin du

Martxoaren 4an Annie Cluchet eta Melissa Noguez hilak agertu ziren Landetako Tarnos herrian. Ustezko hiltzaileak bere buruaz beste egin du Grandignango espetxeko ziegan.

Orria 237/ 265
KULTURA
Artedrama, Dejabu Panpin eta Le Petit Théâtre de Pain
Loading player...


Luhuson estreinatu zutenez geroztik, zortzi hilabetez Euskal Herriko oholtza anitzetan eskaini dute "Francoren Bilobari gutuna" antzezlana. Hain zuzen, 60 emanaldi egin dituzte obra hau aitzina eramateko elkartu diren taldeek: Artedrama, Dejabu Panpin eta Le Petit Théâtre de Pain. Ikusteko parada galdu zutenentzat, Donostiako Victoria Eugenia antzokian grabatutako emanaldia sarean utzi dute.

KLIK
GAUR 8


Donibane Lohizuneko portua Urdazuri ibaiaren bokalean dago. Donibane Lohizune balearen eta bakailaoaren arrantza zela-eta egin zen ezagun aurreko mendeetan. XVI. mendeaz geroztik bere kortsarioengatik ere oso ezaguna izan zen. XIX. mendearen bukaeran turismoa gorantz hasi zen, bertan jarduera nagusia artean arrantza bazen ere; 1885ean lurrunontziak iritsi zirenean, gainera, sardinaren arrantzak gora egin zuen. XX. mendearen hasieran zortzi kontserba-fabrika zeuden Donibane Lohizunen, eta haietako langile gehienak emakumeak ziren. 1938an, sardinaren arrantzari dagokionez, Estatu frantseseko lehen portua bilakatu zen, baita 1959an ere, atunari dagokionez. 1964an 191 ontziko flota eta 1.200 arrantzale zituen Donibane Lohizunek, baita 13 kontserba-fabrika ere. Egile ezezaguneko irudia joan den mendeko 50eko hamarkadaren erdi aldera egina da. Bertan hegaluzeen salmenta ageri da, ontziak portura iritsitakoan.