NAIZ|DONOSTIA|2017/01/19 13:41|0 iruzkin
Datozen asteotan Suitza eta Alemaniara joango da Etxeraten delegazio bat

Europako Parlamentura eginiko bidaian presoen errealitatearen eta gaixo dauden presoen egoeraren berri eman zuen Etxeratek, eta legebiltzarkideen aldetik «interesa lehenbizi eta, ondoren kezka, elkartasuna eta egoera honekin behingoz bukatzeko parte hartzeko borondatea» jaso dute. Datozen asteotan Suitza eta Alemaniara ere joango da elkartearen delegazio bat.

Kazeta|2017/01/18 16:05|0 iruzkin
Herri Urrats maiatzaren 14ean iraganen da lizeo berriaren alde

Aurtengo Herri Urrats "(h)aizu" lelopean iraganen da maiatzaren 14ean Senpereko aintziran. Iazko edizioak bezala, aurtengoak ere Bernat Etxepare lizeo berriaren alde joko du.

Kazeta|2017/01/18 09:35|0 iruzkin
Eskola inguruko jardunaldiak euskaraz egin daitezen

Duela lau urteko heziketa erritmo erreformak ahalbidetzen duen bezala, egunaren bukaeran aktibitateak obra daitezke eskoletan. Horiek euskaraz egiteko, formakuntza bat proposatuko du Uda Leku elkarteak Euskararen Erakunde Publikoarekin.

Kazeta|2017/01/17 18:45|0 iruzkin
Bake prozesuaren gaia Senadura eraman du Jean-Jacques Lasserrek

Jean-Jacques Lasserre Senatariak Euskal Herriko bake prozesuaren gaia Senatura eraman du urtarrilaren 17an. Bruno Le Rouxren erantzuna jaso ondoren, bere erantzuna honakoa izan da: "ez naiz satisfos gelditzen".

Kazeta|2017/01/17 11:48|0 iruzkin
France Télévisions-en kontrako auzia irabazi du Euskal Konfederazioak

Estatu Kontseiluak arrazoi eman dio Euskal Konfederazioari. Azken honek, 2013an jarri zuen salaketa France Télévisions-en kontra euskararen presentzia eskasa zela eta.

Kazeta|2017/01/17 10:50|0 iruzkin
Aitak erasotu ondoren, larri baina egonkor dago Sara Majarenasen alaba

Sara Majarenas euskal presoaren bikote ohia bi urteko alaba hiltzen entseatu da asteburuan. Bi aldiz operatu ondoren, larri baino egonkor dago haurra. Hainbat erakundek, hala nola Aitzina mugimenduak, Majarenasen askatasuna fermuki aldarrikatu dute.

Kazeta|2017/01/17 09:30|0 iruzkin
Neguko hotz plana indartu du Pirinio Atlantikoetako prefetak

Azken egunetako euriteen ondoren, tenperatura apalak nagusituko dira Euskal Herrian. Hori dela eta, Pirinio Atlantikoetako prefeta den Eric Morvanek neguko hotz plana bigarren mailara igotzea erabaki du.

Kazeta|2017/01/17 08:45|0 iruzkin
"Euskal Elkargoko lehendakaritzarako hautagaia izatea erabaki dut"

Euskal Elkargoko lehendakaritzarako hautagaitza iragarri du Jean-René Etchegarayk. "Egitasmoaren arrakastarako beharrezkoa den" batasunaren aldeko apustua egin du.

Kazeta|2017/01/16 15:35|0 iruzkin |
Behatokiak autobidean kartel elebidunak ezar ditzala aldarrikatu dio Vinciri

A64-ko kartelak berriz ere ele bitan izatea eskatu dio Hizkuntz Eskubideen Behatokiak Vinci enpresari. Erakundeak iragan astean elkartu ziren eta enpresak aldaketa urtea bukatu baino lehen eginen duela ziurtatu dio.

Kazeta|2017/01/16 12:50|0 iruzkin
Errekek gainezka egiten dute Euskal Herrian

Alerta laranja ezarri du prefekturak Errobi ibaian. Azken orduetan izandako euriteen eraginez, uholdeak izan dira Euskal Herriko hainbat herritan.

Orria 1/ 212