Erramun BACHOC|2016/11/07 17:05|0 iruzkin
Euskal Elkargoa eta euskararen bihurgunea

Soziolinguistak bi urrapide luzeren bidegurutzean garela erakusteko xedea du bere artikuluan, hots, euskalgintzarena eta herrigintzarena. Horretarako, hainbat arlo jorratu ditu; besteak beste, euskarak izango lukeen presentzia elkargo bakarrean.

Ixabel ETXEBERRIA|2016/11/04 15:20|0 iruzkin
Mikropolitika

Irakasleak gaurkotasunezko adibideak agerian utziz makro politikaren hainbat adibide agerian utzi ditu. Etxeberriaren iritziz, makro politika horri aurre egiteko euskarri eta ahal guti ditugun arren, proiektu tipien garaia da. "Bakoitza bere eremuan gure nortasuna bizirauteko proiektuetan lan egiteko" mementoa da.

Maite UBIRIA|2016/10/31 17:29|0 iruzkin
Valonia

Kazetariak Valoniako legebiltzarrak CETA hitzarmenean izan duen jokamoldeaz hausnartu du. Bere aburuz, eredugarria izan behako litzateke, batez ere Euskal Herriko herritarrentzat. "Valoniak mahai-gainean eman duen kolpeak, euskal herritarroi, iratzargailu gisa balio beharko litzaiguke".

Joseba AURKENERENA|2016/10/31 15:20|0 iruzkin
Kattalin Salaberri antzerkizalea Urruñan omendurik

Idazleak urriaren 29an Urruñan ospatu zen Antzerkizale Egunaren berri eman du. Ekimenean nola iragan zen azaltzeaz gain, aurtengo saria jaso duenari buruzko xehetasunak plazaratu ditu: Kattalin Salaberri.

Erik ETXART|2016/10/27 15:17|0 iruzkin
Arrimua

Erik Etxartek Joseba Sarrionandiaren idatzi bat oinarritzat hartuz, "libertatia" eta zoriontasunari buruz hausnartu du. "Libertitatea" eta zoriontasunaren arteko errima batek Sarrionandiaren barne gogoeta bat islatuko luke? "Giltza orekan izan liteke, egun oroz bila gabiltzan oreka aldakorrean, inguruan dauzkagunekin batzuetan lotuz eta besteetan haiengandik urrunduz", dio Etxartek.

Orria 8/ 8

 

ARGAZKI GALERIA
Aurore LUCAS


Erabakitzeko eskubidea defenditzeko eta Kataluniari elkartasuna adierazteko manifestazioa antolatu zuen EH Baik azaroaren 18an, Baionan. Bostehun bat pertsona batu ziren ekimenean, antolatzaileek azaldu dutenez. Argazkiak: Aurore Lucas.