Iurre BIDEGAIN|2015/05/13 11:55|0 iruzkin |
"Euskokart": Estatu frantseseko Bankuaren baldintzetara egokitzeko bidean

Maiatzaren 10ean, Herri Urratsen karietara, Euskal Monetaren elkarteak "Euskokart" ordainketa txartelaren irudia aurkeztu du. Apirilaren bukaeran elkarteak proiektua Estatu frantseseko Bankuari erakutsi zion. Orain, beren ardurapean lan egin ahal izaiteko Bankuak emandako baldintzetara egokitu behar da.

G. M. ZUBIARRAIN|2015/05/13 10:25|0 iruzkin
Hendaiatik Tolosara eta Parisera trenak ken ditzake SNCFk

Enpresak ofizialki halakorik jakinarazi ez badu ere, Hendaia-Tolosa arteko Corail zerbitzua kentzeko asmoa duela salatu du CGTk. Gaueko tren zerbitzua ere eten eginen lukete, era berean, Hendaia-Paris artean. "Hanka sartze" bategatik sindikatuaren eskuetara iritsitako agiri batek jasotzen ditu asmo horiek.

Kattin Chilibolost |2015/04/30 19:20|0 iruzkin
ELBk notarioen ardura salatu du

Laborariak lurraren espekulaziorako jukutrien salatzeko mobilizatu dira, Donibane Lohizunen.

 

Kazeta|2015/04/30 10:35|0 iruzkin
TAFTAren inguruko irratsaioak Aitzinaren eskutik

Maiatzaren 1a arte, Aitzinak TAFTAren inguruko hiru irratsaio argitaratuko ditu. Lehen emankizunean, Patxi Hiriart ekonomialari gazteak hitzarmenaren sorreraren inguruko azalpenak plazaratu ditu.

Ramon SOLA|2015/04/29 17:25|0 iruzkin
 Dagoeneko 13,6 milioi euro ikergai

«Bidegi auzia» delakoak handitzen segitzen du. Gipuzkoako Aldundiak zabaldutako salaketa onartzeko bost egun baino ez ditu behar izan Azpeitiko Auzitegiak. Besteak beste, AP-1ko tuneletan jarritako zemento baino dexente gehiago zergatik ordaindu zen ikertuko dute.

Argitxu DUFAU|2015/04/29 15:20|0 iruzkin
Sozializatu beharreko 10.000 enplegu klimatiko

Bizik etorkizunean politika ekologiko batek sortuko lituzkeen enpleguen txostena aurkeztu ondoren, ikerketa sozializatzeko helburua du. Jose Ramon Becerrak egindako ikerketak 10.000 enplegu klimatiko sortzen ahalko liratekeela dio.

Kazeta|2015/04/29 10:15|0 iruzkin
Maiatzaren 1ean langileen aldarrikapenak lau haizetara

Maiatzaren 1ean, langilearen egunaren karietara mobilizazioak garaile izanen dira. Ipar Euskal Herriko puntu ezberdinetatik autokarabanak antolatu dira manifestazioetan parte hartzeko. LAB sindikatuak edo Bizi elkarteak hitzorduetan parte hartzeko deia luzatu dute.

G. M. ZUBIARRAIN|2015/04/28 10:15|0 iruzkin |
Bioterra: kultura ekologikora hurbilduko duen saloia

Heldu den ekainaren 5etik 7ra Iruneko Fikoba aretoan Bioterra saloia iraganen da. Hitzordua Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako kultura ekologikoaren isla bilakatuko da. Aurten, lehen aldiz, urririk izanen da.

Argitxu DUFAU|2015/04/24 15:40|0 iruzkin
Plan soziala Itsasuko artamendu zentroarentzat

Eragile ezberdinek Itsasuko artamendu zentroaren etorkizunaz eztabaidatu ondoren, azkenean buruzagia den UGECAM taldeak uztailetik abiatuko den plan soziala iragarri du.

Iurre BIDEGAIN|2015/04/23 18:00|0 iruzkin
Laborari txikiak indarrak batuz, haundiak bilakatzen dira Gobernuaren aitzinean

Estatu frantsesetik etorritako laborariak aurrez-aurre egon dira Laborantza ministroa den Stéphane Le Foll-ekin. Anitzak izan dira eztabaidatutako gaiak, baina laguntza ekonomikoen banaketa edo nekazaritzaren industrializazioaren aitzinean, etxalde txikiek sufritzen duten "urgentziazko egoera" aipatu dituzte batez ere.

Orria 35/ 38
ARGAZKI GALERIA
Bob EDME


Heldu diren asteetan 20 kartzela zeharkatuko dituen espetxe bira abiatu da azaroaren 16an. Baionatik Mont de Marsanera joan da euskal ordezkaritza. Lehen geldialdian bake prozesuan Estatuen engaiamendua aldarrikatu du Mixel Berhocoirigoin bakegileak.

ALBISTEA IRUDITAN
Juan Carlos Aresti, irabazlea


"Ibai izena duen eskualdea" mugaz gaindiko margo lehiaketaren sariak banatu dituzte azaroaren 15ean. Hendaia, Irun, Hondarribiko Herriko Etxeek, zein Bidasoa-Txingudi mugaz gaindiko Partzuergoak antolatzen duen ekimenaren lehen saria irabazi du Juan Carlos Aresti artistak. Otsailaren 16ra arte idekita egonen da erakusketa Bidasoako Interpretazio Zentroan.