Xan Idiart|2017/07/20 15:35
Baionako Herriko Etxeak euskoa onartu du

Uztailaren 19an, Baionako Herriko Etxea euskal monetako elkarte kide bilakatu da. Lehen pauso batean, hiriarenak diren hiru egituratan erabiltzen ahalko da euskoa.

Haritz LARRAÑAGA|2017/07/20 12:15|0 iruzkin
Espekulazioaren kontra jo dute ELB eta Lurzaindiak

Franck Riboud Danone markaren lehendakariak erosi duen lursail batean izan den espekulazioa salatu dute ELB eta Lurzaindiak uztailaren 19an. Enpresariak Arrangoitzen duen etxe aitzinean bildu eta bide batez, hautetsien isiltasuna deitoratu zuten erakundeek.

Haritz LARRAÑAGA|2017/07/13 15:42|0 iruzkin
Laborantza eta turismoa batzen dituzten harrera etxaldeak

Turismo eta laborantza garatzeko eredu jasangarria plantan eman dute etxalde batzuetan.  Suhuskuneko Etchemendigaraya etxaldean bisitariei harrera egiten diete. Bisitariek laborantza mundua hurbiletik ezagutzeko parada duten bitartean, laborariek beren elikagaiak saltzeko aukera ere badute.

Kazeta|2017/07/12 12:30|0 iruzkin
Hegaldiak bertan behera pilotuen grebaren eraginez

Grebarako aitzin-abisu bat plazaratu dute pilotu sindikatuek. Mobilizazioa uztailaren 13tik 18ra burutuko dute, hain zuzen. Hori dela eta, hainbat hegaldi deuseztatu behar izan dituzte Biarritzeko aireportuan.

Kazeta|2017/07/05 15:50|0 iruzkin
Bidaxuneko ahate hazkundeak aurkeztutako helegitea ezeztatu du justiziak

Paueko epaitegi administratiboak La Bidouze ahate hazkundeak aurkeztu duen helegitea ezeztatzea erabaki du uztailaren 5ean.

Kazeta|2017/07/03 15:25|0 iruzkin
Bidaxuneko ahate ahazkundeari buruzko berehalako epaia uztailaren 5an

Uztailaren 3ko egun horretan, Bidaxuneko La Bidouze ahate hazkundea eta Estatu frantsesaren arteko helegitea aztertu du Paueko auzitegi administratiboak. Berehalako epaiaren erabakia uztailaren 5an plazaratuko du epaileak.

HARITZ LARRAÑAGA|2017/07/03 00:25|0 iruzkin |
Etxalde tipiak araudiak laguntzen ez dituenean

Hegazti gripea ezabatzeko Estatu frantsesak ezarritako baldintza zorrotzekin "etxalde tipien biziraupena arriskuan" dela salatu dute laborariek. Horren aitzinean, eredu industriala eta baserri eredua zaku berean sartuko ez dituen araudi bat proposatzen dute.

Haritz LARRAÑAGA|2017/06/30 09:00|0 iruzkin
Alga gorriak gibel egiten du

Alga gorriaren populazio mailak azken hamarkadetan behera egin du, eta oraindik gutxitzeko joera du, baina hala eta guztiz ere, Euskal Herriko itsasbazterretako paisaiaren parte izaten jarraitzen du eta lan iturri garrantzitsua ere bada Lapurdiko kostaldean.

 
Kazeta|2017/06/27 18:20|0 iruzkin
CGT Euskal Hiri Elkargoko sindikatu nagusia da

Euskal Hiri Elkargoko langileen ordezkariak hautatzeko bozketa iragan da astearte honetan.

KAZETA|2017/06/27 12:05|0 iruzkin
Hezkuntza eginkizun, prekaritatea bizipen

Hezkuntza arloko ehun langile baino gehiagori ezegonkortasuna bizi duten galdetu die LAB sindikatuak: %80k hala bizi edo ondokoengan ikusten dutela erantzun dute.

Orria 2/ 36
Irailaren 25ean ikusgai
Kattin Chilibolost eta Iurre Bidegain
Loading player...


Irailaren 24an hamar urte beteko dira poliziak Donibane Garaziko Kalaka ostatuen kontrako operazioa burutu zuenaz geroztik. Urtemugaren karietara, operazioan atxilotuak izan ziren Pantxo Flores, Cédric Garay eta Xabier Susperregirekin hitz egin du KAZETAk. Irailaren 25ean argitaratuko duen bideoan gertakariak hurbiletik bizi zituen testigantza bat baita abokatu zein eragile sozial baten gogoetak entzuten ahalko dira..

 

BIDEOKLIPA

Loading player...


Lluis Llach kantariaren ‘L'Estaca” abestiaren bertsio elebiduna egin du Euskal Herriko artista talde batek Kataluniari elkartasuna adierazteko helburuarekin. Gorka Knörr-ek 1976an Xabier Leteren itzulpenarekin egin zuen bertsioa hartu dute oinarri. Gure Esku Dagoren laguntza izan dute.