Iurre BIDEGAIN|2017/07/04 08:15|0 iruzkin
Indar berriturik gogoeta faseari eutsiko dio EHZk

EHZ festibalaren arrasto guti gelditzen dira Lekorneko gazteluan. Ehunka laguntzailek egun hauetako lanetan parte hartu dute. Elkartasun keinuak Euskal Herri osotik jaso ditu elkarteak. "Harriturik eta eskertuak" daude gazteak. Elkartearen geroa zalantzan ez dagoela nabarmendu eta, gogoeta faseari lotuko zaizkiola aipatu dute kideek.

Kazeta|2017/06/23 16:35
Abian da EHZ festibalaren muntaketa

IRUDITAN- Ekainaren 30etik uztailaren 2ra iraganen den EHZ festibalaren muntaketa abiatu dute. Ekainaren 28ra arte hainbat animazio antolatu dituzte Lekorneko Garroa gazteluan.

Kazeta|2017/05/31 10:50

Oholtza gainera igoko diren beste zortzi musika talde iragarri ditu EHZ festibalak. Ekainaren 30etik uztailaren 2ra Lekorneko gazteluan iraganen den ospakizunak Euskal Herriko zein kanpoko taldeak batuko ditu. Elkarteak programazio musikalaren aurrerapen bat argitaratu du sare sozialen bidez.

Kazeta|2017/04/27 12:35
Aurtengo egitaraua aurkeztu du EHZ festibalak

Ekainaren 30etik uztailaren 2ra Lekornen iraganen den EHZ festibalaren egitaraua aurkeztu dute. Euskal Herriko zein atzerriko taldeenaz gain, adin guzientzat zuzenduriko tailerrak proposatuko ditu aurtengo edizioak. 


Mediabask|2016/12/15 10:00|0 iruzkin
EHZ a divulgué son affiche

VIDEO - L'association Euskal herria zuzenean a présenté son affiche à travers une nouvelle stratégie de communication.

Kazeta|2016/12/13 14:55

Euskal Herria Zuzenean elkarteak festibalaren benetako afixa plazaratu du bideo baten bidez. Elkarteak komunikazio estrategia berri bati eutsi dio aurten, festibalarengan konfiantza izan behar dela agerian uzteko.

Kazeta|2016/12/08 14:45
Burujabetzari heltzeko denen parte hartzeari dei egin dio EHZk

Euskal Herria Zuzenean festibalaren 22. edizioa ekainaren 30tik uztailaren 2ra iraganen da Lekornen. Afixa aurkezteaz gain, festibalari ekonomikoki laguntza eskaintzeko crowfunding kanpaina abiatu du elkarteak. Orotara, 30.000 euro bildu nahiko lituzke.

Irailaren 25ean ikusgai
Kattin Chilibolost eta Iurre Bidegain
Loading player...


Irailaren 24an hamar urte beteko dira poliziak Donibane Garaziko Kalaka ostatuen kontrako operazioa burutu zuenaz geroztik. Urtemugaren karietara, operazioan atxilotuak izan ziren Pantxo Flores, Cédric Garay eta Xabier Susperregirekin hitz egin du KAZETAk. Irailaren 25ean argitaratuko duen bideoan gertakariak hurbiletik bizi zituen testigantza bat baita abokatu zein eragile sozial baten gogoetak entzuten ahalko dira..

 

BIDEOKLIPA

Loading player...


Lluis Llach kantariaren ‘L'Estaca” abestiaren bertsio elebiduna egin du Euskal Herriko artista talde batek Kataluniari elkartasuna adierazteko helburuarekin. Gorka Knörr-ek 1976an Xabier Leteren itzulpenarekin egin zuen bertsioa hartu dute oinarri. Gure Esku Dagoren laguntza izan dute.